Testua: Udalpeko Zuzendaritza Batzordea.
Ekainak 22, astelehenetik aurrera Udalpe Elkartea berriro zabalduko da normaltazun berri honetara. Ez da beti izan dogun normaltasun berdina izango tamales, egoera oraindik berezia delako. Hemen ere neurriak hartu beharko ditugu eta denok errespetuz eta arduraz jokatu:
- Arauak betetzearen arduraduna bazkidea bera da. Bazkidea zara, arduratsu jokatu.
- Osasun arauak errespetatu (gaixorik ez jun, ondo ezik sentitzen bazara elkartera etortzea ekidin, etab.)
- Erreserbak derrigorrezkoak dira, bai aforo murriztua errespetatzeko bai garbitasun eta distantziak mantentzeko. Distantziak mantendu.
- Sartu irteeratan ondo garbitu eskuak gelarekin. Espazio ezberdinetan gel hidroalkoholikoa aurkituko duzu.
- Zure mahai eta ahulkiak erabil aurretik eta ondoren garbitu eta desinfektatu.
- Paperezko mahai ohial eta zapiak erabiltzea gomendatzen da.
- Mahai arteko distantziak mantendu.
Normaltasun berriko arauak ez badira betetzen, zuzendaritza batzordeak tamalez erabakia atzera bota beharko du eta elkartearen itxierara bueltatu danon segurtasunerako.
Arduratsu jokatu eta disfrutatu.