Gaurko udaletxeko plenoa aprobetxatuz, Udaletxeko langileak berriz ere aldarrikapenak zabaldu dituzte bilkuraren azkenengo puntuan. Bertan, langileen bozeramaileak honakoa adierazi du: “Legeak askotan alde batera edo bestera erabili daitezke eta ez dituzue eskubide sindikalak errespetatzen. Guk ordezkatzen ditugu udaletxeko langileak. Orain dela hiru hilabete hasi ginen negoziatzen gure lan baldintzak eta inolako erantzunik ez dugu jaso. Ez dakigu guk egunen baten lanera ez bagatoz, gure lanak egiten ez baditugu santzionatu egiten gaituzte baina zuei (Udal Gobernua) nork ipiniko dizue santzioa guk egindako eskaerak ez dituzuelako erantzuten? Negoziatzeko eskubidea daukago eta pentsatzen dugu denbora gehiegi dela umekerietan egoteko eta garaia da ezertzeko eta eztabaidatzeko”.
Honetaz gain, bozeramaileak udaletxeko langileen lana aldarrikatu du: “Langileok eskuzabaltazunez egiten ditugun gauzak, herriari zerbitzu bat prestatzeko dira baina zuek ez bazaudete behar den mailan, guk ere erabaki ezberdinak hartuko ditugu”.
