Udaleko langileek euren aldarrikapenak osoko bilkurara eraman dituzte

0
1162

Udalak langileen soldatak %2 igotzea onartu zuen atzo, eta honen inguruan ere esplikazioak eskatu zituzten. 

Udaleko langileek euren aldarrikapenak eraman zituzten atzo Osoko Bilkurara. Udalbatzarrak soldatak %2 igotzea onartu zuen atzo, eta honen inguruan esplikazioak eskatu zituzten. “Gure galderak udal gobernuari zehatzak dira: zergatik erabaki da soldatak %2 igotzea? Eta jakin nahi ditugua ea erabakia hartzeko txosten teknikoa egin den, eta ea %2a nahikoa den.” 

Abenduko Udalbatzarrean ere udal-langileak izan ziren, eta ordezkarien hitzetan “ez digute igoera honen inguruan guri galdetu, nahiz eta ordutik hainbat unetan bildu garen. Gure jarrera beti izan da eraikitzailea eta beti joan gara negoziatzeko borondatez”. Bestalde, aurpegiratu zioten “udal gobernuak ez duela inongo borondaterik gure lan baldintzak negoziatzeko. Guk ez dugu nahi Madrilen, Eudelen… erabakitzen diren irizpideak Arrasatera ekartzea. Guk nahi duguna da gure lan-baldintzei eta gure egoerei moldatuko diren eskaerak eta proposamen batzuk mahai gainean aurkitzea”.

Anuska Ezkurra Udal Gobernuko bozeramaileak erantzun zienez “%2ko igoera egiteko Eudelek emandako irizpidea jarraitu dugu”. Hala ere, Osoko Bilkuran egindako galderak idatziz aurkeztea eskatu diete langileei.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen