Udalatxera igoera antolatu du Besaidek, Federazioaren 100. urteurrenean

0
767

Kartela: Besaide M.E. / Argazkia: MB artxiboa.

Euskal Mendizale Federazioak mende bat betetzen du aurten, eta hori ospatzeko ‘100 urte, 100 mendi’ ekimena antolatu da.

Ildo honetan, Euskal Herriko 100 gailurretara igoko da, eta hauetako bat Udalatx dugu, Besaide elkarteak antolatuta.

Ospakizuna apirilaren 28an izango da (igandea) eta igotzeko bi aukera izango dira:

‘Mugarriz mugarri’ izeneko igoera, goizeko 9:00etan Udala Goikoan elkartuta. Ibilbide honek 7’5 kilometroko distantzia izango du.

Goranzko desnibela 690 metrokoa izango da, iraupena 4 ordukoa, zailtasun fisiko ertainekoa eta zailtasun tekniko altukoa.

Bigarren aukera norbere kabuz gailurrera igotzea izango da. Antolakuntzak talde argazkia egingo du 12:00etan Asensio lepoan (baselizaren hondarren ondoan).

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen