Udalatxen eraitsitako gurutzea “berreraikitzeko” eskatu dute Batzar Nagusiek

0
1301

EAJ-PNVek Batzar Nagusietara ebaspen proposamena eraman du, eta Udalatxeko gurutze ohiaren eraispena gaitzetsi dute.

Argazkia: EAJ-PNV.

EAJ-PNVek gogora ekarri du “gurutzea 1971n ezarri zela, mendian hildako pertsonen omenez, eta [aurtengo] urriaren 12an pertsona ezezagunek moztu eta desagerrarazi zutela”.

Ander Garay batzarkideak esan du Udalatxeko ekintza “autoritarioa, aldebakarrekoa eta koldarra” izan zela, eta gehitu duenez, “ez da lehen aldia Euskadiko mendietako bidegurutzeen aurka egiten dela”.

Ildo honetan, “Goikogane, Alpitsu eta Ganaltoko antzeko gertakariak” aipatu ditu. “Ezin dugu beste aldera begiratu kultura-ondarearen eta memoria kolektiboaren aurkako erasoak diren ekintzen aurrean”.

EAJ-PNVk aurkeztutako ebazpen-proposamenak eskatu ditu “gertatutakoa gaitzesteko eta gurutzea ikur historiko eta kultural gisa berreraikitzeko”.

Garayk azaldutakoaren arabera “gurutzea interes publikokoa deklaratzeak horren berreraikitzea ahalbidetuko du, legea berme”.

Bestalde, “duela 50 urte baino gehiago eraikitzea ahalbidetu zuten bizilagunen auzolanarekiko errespetua eskatu du”.

“EAJ-PNVren ustez, kultura-ondarearen babesari uko egitearekin aukera argia galdu da”, eta aipatu du gure mendien “ondarearekiko konpromisoa falta”.

Bere hitzetan, eta oposizioa zeharka seinalatuz, eraispena “gaitzetsi ez izanak”, erasoa “babestea” dakar, “auzolanaren aurkako erasoa, ezeren truke eta hildakoak omentzeko egindako ekintzaren aurkako erasoa babesten delako”.

Proposamena aldeko 27 botorekin (EAJ-PNV, PSE-EE eta PP) eta kontrako 22rekin (EH Bildu eta Elkarrekin Podemos) onartu da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen