Euskalmetek iragarri du bihar (asteazkena) “elur-kota 400-500 metro inguruan egongo dela, eta noizbehinka 200-300 metrora jaitsi daitekeela”. Beraz, baliteke Arrasateko herrigunean ere egitea.
Gaur (asteartea) Udalatxeko gailurra zurituta agertu da goizean, eta iluntzean elurra mara-mara aritu da Udalatxeko maldetan. Hala erakusten du elurzuloaren inguruan grabatutako goiko bideoa.
