Artxiboko argazkia: Herritar bat / Testua: Juan Ramon Garai eta Ander Santiago, Arrasateko Alternatibako kideak.
Zenbait iritzi irakurri ditugu azken egunetan, herriaren izenean idatzitakoak, oso partzialak direnak eta inoiz kontuan izan gabe ze egoeran bizi ginen 1971ean. Hau da gure iritzia.
Gurutzea jarri zen unea kontestualizatu behar dela uste dogu. Hortaz, noiz jarri zen? Frankismoan; kolpe militarraren Diktadura ezarri eta 32 urteetara. Kolpe militarraren indar faktikoek, orduan esaten zen bezala, La Cruz, la Espada y el Saco, bultzatutako eta finantziatutako diktadura (Elizaren hierarkia, militarrak eta indar errepresiboak, dirudun haundiak eta lurjabeak, hurrenez hurren). Hezkuntza zeinen menpe zegoen? Eliza katolikoaren eta Falangeren esku, jakina: Erlijioa eta Espiritu nazionala. Dena zen bekatu, sexualitatea erreprimituta (besteena, ez eurena), errosario santua egunero, eskutik obatuta elizara igandeetan ikasleak…
Herritar batzuen iniziatibagatik Udalaitzen gurutzea jartzea 1971ean, ez zen ekintza neutroa izan gure ustez; segurutik euren asmoa hori ez izan arren. Hau da, Mondrautar batzuek inori galdetu gabe erabaki zuten 12 metroko gurutzea jartzea herritik bistan, diktadura batean geunden eta laikotasuna debekatuta zegoen garaian. Mondrautar laikoen idea errespetatu zuten orduan? Ezetz esango genuke, inposaketa bat izan zen.
Orain berriz, beste batzuek, une honetan Gurutzea eurentzat botere zapaltzailea delako, Gurutzea moztu egin dute. Eta gauez egin dute, badakitelako egunez eginez gero atxilotuak izango zirela eta, segurutik, kartzela zigorrarekin gainera (agertu dira bai, zigorra eskatzen ari direnak ekintzaileentzat).
Ekintza honekin mindu dituztela gurutzea jarri zutenak eta beste herritar batzuk? Bai.
Eta 1971ean ez al zuten inor mindu?
Ados egon edo ez ekintzarekin, ekintza politiko baten aurrean gaude. Ekintza honekin ez dute jarri ikur berezirik, 1971ean bezala. Trantsizio politikoa adostu zutenek onartu zuten kolpe militar faxista bultzatu zuten goian aipatu hiru indar faktiko horiek jarraitzea, inongo erantzukizunik eskatu gabe; eta hor jarraitzen dute santuak balira bezala, kriminalak izan zirenean. Zigorrik eskatzekotan, badago hor nondik hasi.
Diktadorea hil ondoren, Espainiar Estatuak akonfesional deklaratu zuen bere burua; horregatik, debekatuta egon beharko zen udal-lurretan (lur publiko guztietan) edozein ikur erlijiosoa jartzea. Are gehiago, gaur egun gure herria osatzen duen kultura eta erlijio arragoarekin. Fede kontuak ezin dira eremu pribatutik atera, are gutxiago udal agenda politikoa markatu.
Herri laiko bat gara, guztien sinesmenak errespetatu behar ditugu, fededunenak eta laikoenak. Eta, une honetan, bide horretatik joatea uste dogu dela zuzenena.
Udalatxeko Gurutzea berriro jartzeko argudioak, Jaungoikoa eta lege zaharretik hurbilago dauden hemeretzigarren mendeko diskurtsoak dira; edo, bestela, aurkari politikoen kontra egiteko dena baliagarria denaren ideiarekin osatutakoak. Harrigarria.
Alternatibatik, aldarrikapen mesianikoen gainetik, Euskal Errepublika subirano eta laiko bat defendatzen dugu, eta defendatuko dugu. Herri, pertsona, animalia eta ingurumenaren eskubideak urratzen dituzten tradizioak desagertzearen alde egingo dugu beti.
Beraz, inor mindu nahi ez badugu, ikur neutralak edo adostutakoak jar ditzagun toki partekatu eta publikoetan.





Udalatxeko gurutzea jartzea ez zen izan ekimen erlijiosoa. Ondo dokumentatuta dago gurutzea jarri zutela inguruko herrien mendi gailurretan gurutzeak zeudelako eta Mondragoeko mendi ikonikoenean ere jartzea merezi zuelako iritzita. Ekintza horrekin Mondragoe Leintzaldeko Aramaioko eta Oñatirekin partekatu zen. Debagoieneko mendiei nortasun berezia ematen laguntzen dietenak. Beste inongo mendietan ez dago horrelakorik: Burdinazko gurutze handiak eta dotoreak hemengo mendietan baino ez ditugu aurkituko.
Gurutzeotan gainera Artearen historiaren atalak ikus daitezke eta garaiko estiloen moldaketa herritarrak.
Gurutzea frankistekin lotzeko saiakera obsesibo horrek erantzutea ere ez du merezi. Eta bai baimenik gabe, auzolanean, tasak ordaindu gabe eta xentimorik kobratu gabe egin zuten land arteko obra hori.
XAPO!!
Eskerrik asko Ander eta Juan Ramón zentzuzko gogoeta honengatik. Zentzuzkoa izatetik aparte, datuak bere lekuan jartzen dituzue.
Tamalez, gezurtxoak eta erdi-egiak ez dira Madrilen bakarrik esaten.
Guztiz ados
Nire ustez problema batzuk dauko honek.
. Euskal Herrian jendea kristaua zan frankismoa baino askoz be lehenagotik. Gurutze horren igoera eta frankismoa lotzea manipulatzea da, ze gurutzia igo zutenak ez ziren frankistak eta ez zuten ifini bertan frankismoaren alde. Oin hori sugeritzea be…
. Ez da berdina zerbait eraikitzea edo apurtzea. Mural bat edo eskultura bat egiten dauena eta hondatzen dauena maila berean daude? Klaro zerbait egiten danean ez zaiola herri osoari galdetzen, hori beti da holan. Horrek ez dau eskubiderik ematen besteek egindakoa suntsiketako.
. “Ikur neutralak eta adostutakoak” zer dira? nork erabakitzen dau zer dan hori? Gurutzea bota dutenak? Alternatibak? Ze ikurrrekin dago gaur jende guztia ados? Eta 50 urte barru pentsetako modua aldatzen bada, oin ifintzen dana botatzea ondo egongo da?
. Gaur ez zan ifiniko gurutze bat han. Hori garbi garbi dago, Baina ezin dira gaurko begiekin begiratu beste garaietako monumentuak. Bestela edozein gauza apurtzeko interpretazioak beti euki leike edozeinek.
Guztiz ados artikuluakin. Gurutzian asuntu honekin histeria kolektibo larrei egon da, tamalez hau oso ohikua da gaur egungo gizartian.
Eta bebai tamalgarrixa oin dala gutxi boterian egon dan alderdi politiko baten jarrera.
Ona!! Betiko pekatuaren ta egungo beldurraren pandemiaren aurrean eguzki izpi bat
Murumendin eta Elgean dauzkazue XXI.mendeko “gurutze” bat baino gehiago, hauek ez dituzue erasotzen. Pista ederrak dauzkate autoz bertaraino iristeko ere.
Udalaitzeko gurutzea mendian gabiltzanontzat topagune bat zen.
Mendian ibili ziren beste batzuek eraikia.
Zuen ideologia eta pentsakeretatik urruti.
Maritxu kajoi (eskapulario eta miraria), San Juanak, Santo Tomasak…sozietate laikoa gara gehien batean bai baina ohitura daude eta onartu egin ditugu eta gureak dira…zer egingo dugu dana mostu eta txikitu?
Azkenien ganorazko erreakzio bat!! Eskerrik asko Ander eta Juan Ramon. Nik gai honen inguruen pentsau dotena fin fin isladatu dozue.
Mendixek eztau biher inungo ikurrik bere tontorrien, berez, tontorra izete hutsagaittik da elkargune tontorra. Piriniotan be makina bat tontor daz ezer barik, harri pilatuz inddako kairn haundi bat nehikue da bertan harri losa baten tontorran izenda eta alturie jarritte bakarrik. Udalatxek jarraitzen dau gurutze bat, mapa bat eta tontorra eukitten. Arazue zer da, Arrasate erdigunetik ez ikustie? Hori derrigorra da?
Ala, badauz gauza inportantiauek zertan diskutiruteko (iruzkin baten aipatzen zan moduen, AHTiek kalte haundixaue inddau eta asko ixilik eta geldik egon die) eta ez galdu inddarra honetan. Inddakue indde dau eta aurrea!
Ez dut uste, Alternatibako bi kide horiek esaten dutenaren kontra, Udalatxeko gurutzea moztu dutenak kartzelara sartuko dituztenik. 1977an guardia zibilek Telamendiko gurutzea bota zuten eta ez dut uste katzelara eraman zituztenik. Beraz aurrekari bat dago. Gainera Tellamendikoa bota zutenak Ikurrinan zeuden bi gurutze ere suntsitu zituzten. Horrela mendi horrek bere izaera “laikoa” berreskuratu zuen. Ekintza txalogarria burutu zuten guardia zibilek ? Erreparazioa behar dute?
Bestalde zer esan nahi du 1971an Mondragoen laikotasuna debekatuta zegoela? Data horretan dagoeneko erligio katolikoaren praktika oso apalduta zegoen eta nahiko azalekoa zen. Zer da laikotasuna debekatzea?
Arrasateko banderan ere gurutze bat dago, San Andreseko gurutzea, ze min egiten die horrek Arrasateko laikoei?
Laikotasuna aldarrikatzen duzue eta aldi berean mondragoetarrok obligatuta gaude Espainiako II Errepublikaren defentsan hil zituztenak gure GOGOAN izateko. Eta Udalatxeko gurutzea sinbolo zapaltzaile da eta hori kenduta hildako mendizaleen ARIMEK eta Mari JAINKOSAk hegan ibiliko gure mendi eta bailaretan. Guzti hori ez da erlijoa?
Eta bukatzeko ni Euskal Lege Zaharretik gertuago nago zuen Euskal errepublika hispanikotik baino.
Eremu publikoetan gurutzerik EZ!
Ez dakit zergatik hainbesteko eztabaida dagoen, gailurrean gurutze bat egonda
ez ditut zentzugabekeriak ulertzen. Hau askatasuna al da?
Urkiri: eta Leintzaldean eta Debagoieko tontorretan zergatik jarraitu behar ditugu Espainiar Pirinioetako ereduak? Zergatik egin behar diogu uko gure nortasunari eta besteen ereduetara makurtu?
Natura elementuak direlako eta tontorrean bertan aurkitu daitezkeen elementuak direlako. Horrela mendiaren jatorria bera berresten da eta ez da inolako giza eskuhartzerik egiten.
Antza denez hobe da kristau erlijiora makurtzea naturara gerturatzea baino. AHTa ere gure eredua omen? Eta dena deuseztea? Hori ez da makurtzea, ez…
Ah, eta gogorarazi nahi dizut Euskal Herrian ere pirinioak baditugula eta bertan ere tontorretan ez dagoela gurutzerik…
Burdinazko gurutze bat burdina pilo batean dagoen edo egon den mendi batean ez da naturaren kontrako elementu bat. Udalatx ura eta atxa ezik burdina ere bada. Gurutzea jartzea ez da kristau erlijiora makurtzen gure inguruko gailurrekin bat egitea baino.
Gure iragana kristaua izan da eta hori errespetatzeko eta ulertzeko tolerantzia mínimo bat baino ez da behar.
AHTren kontra egon naiteke eta gurutzearen alde.
Hala ere gogoratu behar dut AHTko obrak egiteko Udal lurrak Ino Galparsoro alkate zela saldu zituztela. Eta Alternatibako garai hartako zinegotzia ez zegoela ADIF-trabak jartzearen alde.
Urkiri: Euskal Piriniotako Larruneko gailurreraino tren bat dago, monumentu bat, saltoki bat eta ez dakit zer gehiago
Udalatx burdina ere bada, bai, baina gurutze hori egiteko burdina ez dut uste Udalatx barrutik ateratakoa denik, beraz giza eskuhartze bat da eta bertakoa ez den elementu bat txertatzea.
Eta bai, euskal piriniotan bada tren bat tontor bateraino doana, baina Larruneko trenak ez ditu Larruneko iturburuak sikatu, Leizetxiki bezalako aztarnategiak kokatuta dauden kobazuloak zulatu… eta AHTak bai. Bestalde ez dakit zertara datorren Inoren aipamena, ondo dakizu ADIFek ez zuela beste aukerarik ematen lurrak saltzea baino, beste aukera espropiazioa zen eta horrela oraindik kalte handiagoa herriarentzat.
Beste tontor batzutan obserbatorioak ere badaude (ez Euskal Herrian), baina agian hori ere jarri beharko genuke Udalatxen, ezta? Hori ere agian naturara gerturatzea izango da zuretzat. Porlana ere natur elementuak dira eta…