Udalatx Ezagutzen ibilaldiak bioaniztasuna adituekin azalduko du

0
873

‘Udalatx ezagutzen’ izeneko ekitaldi ibiltaria apirilaren 12an ospatuko da, larunbata, goizeko 9:00etan Udala goikotik abiatuta. Besaide eta Alpino Tabira mendizale elkarteek antolatuta.

Irudia: Besaide Mendizale Elkartea.

Ibilaldian bi adituk euren ezagutzak partekatu dituzte: Naiara Corcuera Udalako Ingurumen Eskolako langileak eta Ugutz Basauri geologo dibulgatzaileak.

Halaber, Antolakuntzak eguraldiaren araberako bi plan aurreikusten ditu. Ateri egiten badu, ibilbide honakoa izango da:

Udala-Lurgorri-Egomendi-Udalatx-Kobaundi-Hagin zaharra-Udala. Hau da, 5’52 kilometro luze, 609 metroko garaiera metatua, eta 5 orduko iraupena.

Eguraldia euritsua egiten badu: Udala-Lurgorri-Egomendi-GR121 E08-Kabuena-Udala. Hots, 4’09 kilometroko distantzia, 263 metroko garaiera metatua, eta 3’5 orduko iraupena.

Izena bi modutara eman daiteke: Besaideren bulegoan astearte edo asteazkenean 19:30etik 20:30era, edo besaide@besaide.eus helbide elektronikoan.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen