Udalatx bezalako mendietan “oso litekeena da elur desplazamenduak izatea”

0
847

Euskalmetek abisu horia ezarri du astebururako elurragatik, eta pilatutako elurra dela eta, mendi batzuetako elur-jauzi arriskuaz ohartarazten ari dira adituak, Jon Apodaka esaterako.

Argazkia: Aitor Astaburuaga (Udalatx).

Jon Apodaka geologo eta nibologoa EITBko ‘¿Qué me estás contando?’ saioan izan zen atzo, eta Euskal Autonomia Erkidegoko elur-jauzien arrisku handiaz mintzatu zen. Egileor mendian esaterako, Orozkotik gertu, elur-jauzia gertatu da.

Apodakaren esanetan, “1.000 metrotik gora elur ugari dago, Pirinioetako toki batzuetan baino elur gehiago, eta, beraz, irristatze basal asko gertatzen ari dira”.

Apodakak azaldu duenez, elur-jasi mota bat da “elur-geruza guztia irristatzen da, belarra edo harkaitz leuneko lauzak izan daitezkeen plano irristakor batetik”. Udalaitzen, Anboton, Aitzgorrin eta % 35-40ko malda duten beste mendietan “oso litekeena da horrelako desplazamenduak izatea” Apodakak azaldu bezala, izan ere, “elurra purgatzen ari da prezipitatzen doan heinean”.

Halaber, azpimarratu du egunotako izozteek eragiten duten arriskua: “Izoztutako plano berri bat sortu daiteke eta elurte berrien egonkortasun faltak irristatze berriak eragin ditzakete”.

Apodakak hainbat gomendio eman ditu mendira joan asmo dutenentzat: “Oso kontuan hartu behar dira baldintzak, lurra eta mendira igotzen garen taldea. Mendian hainbat zantzu aurkituko ditugu, haize-markak eta metaketak, esaterako. Baina horri guztiari giza faktorea gehitu behar zaio, hau da, istripuak eragin ditzakeen tranpa batera eraman gaitzaketen arrisku horiek ez gutxiestea. Garrantzitsua da ekipamendu ona eramatea eta erabiltzen jakitea”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen