Udalaren jokaera Villa Amparo inguruan [Testua: Villa Amparoko bizilagunen komunitatea]

6
2247

Halako irmoa izan da Udalak azken urteetan bizilagunek aurkeztutako alegazioei eta alternatibei emandako erantzuna.

Alternatiba hauek bideragarriak direla sinetsita gaude, izan ere, Arrasateko Mugikortasun Plan Integralaren oinarrizko printzipioak errespetatzeaz gain, EZ dira suntsitzaileak eta BAI errespetuzkoak elementu urbanistikoekin, inguruko bizilagunekin, Arrasateko bizilagunekin eta ingurumenarekin.

Halako irmoa ELKARRIZKETAREN AURKAKO JARRERA, berauek baloratzeko.

Halako GARDENA izan da udala bere bizilagunekiko.

Hala erakutsi digute beste behin nork agintzen duen eta indarra duen.

Hala erakutsi digute eta KOMUNIKATU.

Beharrezkoa izan al da benetan zuhaitz ia guztiak moztea erreka ondoan jolas-parke bat egiteko?

Gardentasuna, elkarrizketa eta komunikazioa, jarduera horretan ez daude inolaz ere. Hiru balore, antza gure ordezkari politikoen oinarri nagusienak ez direnak. Lehengo lepotik burua.

6 IRUZKIN

  1. Lehengo lepotik burua, nagusikeria berri bat.
    Dena den ,azkar egin dute erreakzioak saihesteko.Beste gai batuzetarako, gure atariak udal-bandoekin betetzen dituzte, honek ez du merezi. Gure politikoarien inkonpetentziaren beste erakustali bat.

  2. Ulergarria da udalerriaren erdialdeko gune berde apurretako bat erabat kentzea, jolas-parke bat egiteko, ekologikoa dela? Hori al da nahi dugun uraren erabilera efiziente eta arduratsua? Villa Amparoko zuhaitzak, gu haurrekin eta adinekoekin egoteko zona bat izateaz gain (egoitzetan konfinatzen ditugunak, eta airea har dezaten, oilotegi baten antzeko gune batean ixten ditugunak) pantaila akustiko bat da Villa Amparo inguruko etxebizitzentzat..
    COVID-19aren krisia aitzakiatzat erabiltzea, espazio publiko berriak lortzeko, holako jarduerak justifikatuz, leloa da eta tristea batez ere. Arrasateko bide nagusiena hormigoizko basamortu bihurtu dugu. Benetan beharrezkoa zen zuhaitz ia guztiak moztea, erreka ondoan ur-parke bat egiteko?”.

  3. Gure umeen ziurtasunagatik moztu egin dituztela esaten digute!!!
    Eskerrak, norbaitek eurengan pentzatzen duela.
    Auzoan zehar zirkulazioa desbideratu zutenean, gauza berdinean pentsatzen ari ziren?
    Etorkizuneko plangintzetan eurengan pentsatzen arituko dira?

    • Construcciones Moyua-rekin pentsatzen dabiltza, kurrikuluma bota beharko dugu han, antza lan asko enkargatuta dituzte ta dirutza bat egiten dabiltzate arrasatearron diruarekin…

      Norbaitek ikusi du The Simpsonseko monorailaren atala? Horrela sentitzen naiz ni ba…

  4. Inpotentzia sentitu dut 30bat zuhaitz eldu ipurditik moztuta ikusterakoan. “EKO” parke bat egiteko, itxuria. San Andresko lanetan ere, beste zuhaitz eldu mordo bat moztu ziren, eta gero beste mehe batzuk landatu: hauek gerizpe pixka bat eman orduko, beste 20bat urte pasatu beharko dira… beste udal bateren baten aginduz, aurretik ez badira mozten…

    Ez gara konturatzen zuhaitz falta izugarria dagoela herri barruan? Zuhaitzak gure artean behar ditugu, Monterron, Santa Barbara edo mendira joan barek.

    Hemendik hau eskatuko nuke: Edozein lanak direla eta, zuhaitzen bat moztu beharra aurreikusten denean, ingurumeneko batzarraren baimena beharrezkoa izatea. Eta asko direnean, kasu 2 hauetan bezala, kontsulta popularra derrigorrezkoa izatea.

    Eskerrik asko

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen