Udalak zebra-bide adimenduna jarriko du Otaloran, “Gipuzkoako lehena”

0
917

Oinezkoak zebra-bidea gurutzatu baino lehen “pausoa eta bere seinalizazio bertikala argiztatuko dira”. Oro har, Udalak 10 zebra-bide arrunten argiztapena egokitu nahi du aurten.

Argazkia: Udala.

Victoriano Fuentes Obra, Zerbitzu, Mantentze eta Auzoetako Zinegotziak adierazi duenez, “zebra-bideen argiztapena hobetzeko ekintza batzuk burutzen ari gara eta hainbat zebra- bidetan argiztapenaren indartzea planifikatuta da; aurten 10 zebra-bideen argiztapena hobetu nahi dugu, lehena Otalora Lizentziatua kalean. Zirkulaziorik handieneko eremuetan kokatuko
dira, jende asko biltzen duten merkataritzako eta aisialdiko ekipamendu edo establezimenduen hurbiltasunagatik”.

Bertan oinezkoentzako pasabide adimenduna jarriko da, elkarren artean konektatutako 12 argi-plakaz osatua. Zebra pausoa eta bere seinalizazio bertikala argiztatuko dira ibiltariak zebra pausoa erabili nahi dutenean. LED argidun seinaleak izango dituzte eta sentsoreekin aktibatzen dira oinezkoek gurutzatzen dutenean.

Zinegotziaren esanetan “zebra-bide horiek asko murrizten dute istripu kopurua eta, batez ere, harrapatzeko arriskua. Oinezkoentzako herri seguru bilakatzeko bidean pausu berri bat da”.

Lana adjudikatu berri du Udalak lehiaketa bidez: Interlight enpresa izango da arduraduna, honelako argiztapen bereziak instalatzen esperientzia duen enpresa. 8.479,856 eurotako (BEZ gabe) inbertsioa burutuko du Udalak bertan.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen