Testua: Arrasateko Udala. Argazkia: MB artxiboa.
Arrasateko Udalak hautaketa prozesu bat egingo du, beste udal batzuekin batera, Polizia Akademiaren koordinazio eta ardurapean, une honetan pertsonal plantilan hutsik dauden 2 agente plaza modu finkoan betetzeko.
Deialdiaren oinarriak Euskal Herriko Agintaritzaren aldizkarian argitaratu dira urtarrilaren 16an, 10. zenbakian.
Interesatuek eskaera aurkeztuko ahal izango dute, otsailaren 13ra arte, www.arkauteakademia.eus webgunean.