Iturri honen arabera, “Udalak eragozpenak jarri ditu osasun-krisi honetan”.
Beheko testua: ErNE Arrasateko Udaltzaingoan / Argazkia. MB artxiboa.
Atal sindikal hau, ikastetxeak ixtearen ondorioz, behin baino gehiagotan saiatu da Udalak pandemiaren garaian seme-alabak zaintzeko arazoak izan dituzten udaltzainentzako irtenbideak mahai gainean jar zitzan.
Gainerako udal langileek erraztasun guztiak izan dituzte euren familiak artatzeko une zail hauetan. Polizientzat, berriz, dena izan da oztopo eta erantzun falta.
Penagarria da bere burua aurrerakoitzat jotzen duen udal-gobernu batek inongo arrazoirik gabe tratu-desberdintasun hori onartzea.
Errealitateak erakusten du udaltzainak desberdin tratatzen direla gainerako udal-langileekin alderatuta.
Ernek ez dauka arrasateko udalean sekzio sindikalik.askoz jota 2 afiliatu izango ditu.udaltzaiñok ez dugu arazorik euki garai latz honetan gure seme alabok zaintzeko.noski.gure ordutatik.ezin dana da lan ez egin ta soldata jaso.ta ba dirudi baten bat hortan dabilela.gezurrik ez.ta juan zaitezte ordezkaritza daukazuen tokitara.