Udalak TAOren proiektuan egindako aldaketak aurkeztu ditu herritarren aurrean

0
1158

Atzo arratsaldean bilera irekia egin zen osoko bilkuraren aretoan herritarren zalantzak argitzeko.

Arrasateko Udalak TAO proiektuan egin diren aldaketak aurkeztu zituen atzo osoko bilkuraren aretoan, hilabete hauetan herritarrek egin dituzten ekarpenekin. Hala ere, atzo egindako bileran parte hartu zuten herritarrek galderak egiteko aukera izan zuten. Ia guztiek tarifei, udalerrira lanera datozen pertsonek izango dituzten aukerei edo egoiliar-txartela izateko bete beharreko baldintzei buruz.


TAO 2021eko martxotik aurrera martxan jartzea aurreikusi da, proiektua osoko bilkuran onartu eta beharrezko aldaketak udalerrian egiten direnean. Astelehenetik ostiralera goizeko 9:00etatik 13: 30era, eta arratsaldeko 15:30etik 20:00etara funtzionatuko du, eta larunbat goizetan 9:00etatik 13:30era. Hala ere, ez da behin betiko proiektua, “Urtebete igaro ondoren, funtzionamenduaren balorazioa egingo da, eta baliteke aldaketak egitea, Errenterian eta Tolosan gertatu den bezala”, azpimarratu zuen Susana Martinez Aztiker enpresakoak.

Tarifak:

– Tarifak sistema iraunkor bat bermatzeko nahiko izan beharko dira. Beti ere aparkatze eredua orain txertatzen diren aldaketak kontuan izanda.

– Arrasatearrentzat TAO Arruntean (urdina) 30 minutu doakoa izango da.

Zonaldeen ezaugarriak eta aparkatzeko iraupena:

– Zamalan guneak berraztertuko dira, beti ere beharrei egokitzeko.

– Identifikatzeko sistemak ibilgailua hartuko duten oinarri.

– Doako beste bi gune eratuko dira, bata Munarren eta bestea San Andresen.

Egoiliarrak:

– Ordenantzaz kanpo egin beharko den zerbait bezala egiteki geratzen da.

– Errolda bitarteko kontrol sistemak iruzurra ekiditeko erabiltzen da. Ezinbestez, kotxe jabearen errolda eta kotxearen errolda erabiliko dira TAO zonak ebazteko.

– Mugak egokitu dira inguruko bizilagunekin hitz egin ondoren.

TAO proiektuari zonak gehitzen:

– Balditza guztiak aztertu ondoren, 3. gune bat sortzea aurreikusten da (3.1 eta 3.2). Aldai, Elma eta Ospitale inguruko zati bat sisteman sartuz.

Eguneko egoliar txartelak (honako eskaera izan: auzoetako bizilagunen eskaera, hainbat erakundeetako langileen eskaera, dependentzia egoera dauden familien eskaerak)

– Azterketa sakon baten ostean ikusi da egoiliar txartek ugaritzeak egoiliarren aukerak murriztu egiten dituela, eta luzera sistema osoa hankaz gora jarriko lukeela. Beraz, egoiliar txartela egoiliarrentzat bakarrik izatea hobesten da.

Mugikortasun eredu berrira egokitzeko zerbitzuak eta eskaerak:

– Arruena lehen aukera bezala, eta Kataide bigarren aparkaleku disuasorio gune bezala prestatzea.

– Bus linea zuzena jartzea aurreikusten da aparkaleku hauetatik erdigunera.

– Herri-busaren tarifa Lurraldebusaren Urbano tarifara jaitsiko da.

– Zailtasuna dago ziurtatzeko legezko egoera bidegorri bat errepide erdian ezartzeko orduan (Udaltzaingoa-DGT)

– Bidegorrien kultura aurrera egiten jarraitu, pixkanaka bada ere.

Komertzioei eta landa eremutakoei lotuta:

– Parkinen kudeatzaileekin harremanak landu egin beharko dira horrelako arazoei irtenbide egoki bat emateko helburuarekin.

– Baita Ibai-Arterekin ere, lehendik egindako kanpaina berriak sustatzeko bideak zabalduko dira.

TAO zona batzuetan aldaketak egiteari buruz:

– Egokitzapenak egin dira (Alde Zaharrean eta Zarugalden)

 – Farmazia aurretan TAO espres guneak txertatu dira.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen