Udala: “San Joango arkua mantendu eta saneamenduaren zati bat egingo dugu”

0
491

Udalak, bi aldeen arteko urriaren 20ko bileraren ostean, azaldu du “bizilagunek etxebizitza bakoitzaren saneamenduari dagokion zati pribatua hartuko luketela beren gain”.

Ekobulebarra eraberritzeko obrak “2021eko urtarrilean” hasiko dira, eta San Joan Taldearen berrurbanizazioari dagokion zatia “ez da gauzatuko harik eta, bizilagunekin urriaren 20an egindako bileraren arabera, egin beharreko aldaketak egin arte”.

Bilera hartan, San Joan Taldeko bizilagunen ordezkaritza “bi aldaketa planteatu zituen: arkua ez botatzea eta urbanizazioaren saneamendua berritzea”, Udalak gaur azaldu duenez.

Bizilagunek San Joan Taldearen saneamendua egokitu nahi dute, bai eta obra publikoa baliatu hobekuntza hau egiteko ere. “Bizilagunek etxebizitza bakoitzaren saneamenduari dagokion zati pribatua hartuko lukete beren gain, eta Udalak, dagokion zati publikoa”.

Horretarako, “proiektua berrikusiko da eta saneamendu-aldagaia txertatuko da; horrela, azpiegitura osorik berrituko da, bizilagunekin lankidetzan”. Udalak San Joan Taldeko bizilagunen “jarrera eta inplikazioa” azpimarratu ditu.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen