Udalak negoziatzera derrigortuta daude [ELA-ren testua]

1
420

Testua: ELA

Arrasateko udalari irabazitako epaiketaren ondorioz ELAko zerbitzu juridikoek garaipen berri bat lortu dute. Donostiako epaitegiak emandako epaia aztertu ondoren argi geratu da EBEPeko 37 artikuluak agintzen duena: ̈ Enplegu publikoarekiko irizpide orokorrekin zerikusia duten edukiak langileen ordezkariekin derrigorrez negoziatu beharreko edukiak direla ̈

2019 urtearen hasieran hasi ziren Arrasateko udala eta langileen ordezkarien arteko eztabaidak. Liskarra udalak RPTari eta OPE prozesueri buruz hartutako aldebakarreko erabakien aurrean sortu zen. Langileen ordezkariek udalaren jokaerak beraien funtsezko eskubideak errespetazen ez zituela hamaika aldiz aipatu ondoren epaitegian salatzea erabaki zuten. Langileen ordezkariek behin eta berriz eskaini zioten udal gobernuari gatazka konpontzeko aukera negoziazio zintzo baten bitartez.

Baina udal gobernuak gatazka konpontzen saiatu beharrean, negoziazio antzeztu bat egin zuen epaia geldiarazten saiatuz. Langileen ordezkariek antzerki hau ikusita, negoziazio mahaitik altxatu ziren, negoziazio zintzoa ez zelako ematen. Epaitegiak ez zuen onartu udal gobernuaren joku ilun eta nahasia eta epaiketa mantendu zuen. Azkenean epaiak prozesu guztiaren hasierara itzultzea eta negoziazio zintzo bat izatera derrigortu ditu.

Beraz, zorionak ELAko zerbitzu juridikoeri eta Arrasateko ELAko ordezkarieri guztion eskubideen alde borroka honi eutsi izanagatik. Aurrera begira garrantzitsua da horrelako prozesuetan adi egotea eta negoziaziorik ez bada ematen edo itxurazko negoziazio bat ematen bada lehen bait lehen udal horretara salaketa zuzentzea eta eskura dauzkagun tresna guztiak (sindikalak eta juridikoak) martxan jartzea.

Iruzkin 1

  1. Betiko moduan sindikatuak beraientzat medailak jartzen eta bitartean langileak baldintza okerragoetan lanean…
    Joan zaitezte “ordezkari” horiek lanera eta benetan ikusiko dituzue lan baldintzak, ez zuen poltroiatik…

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen