Udalak Natur Ibilbideen Sareko bideak eta bidezidorrak garbitzeko lanen esleipena abiatu du

0
628

Zehazki, 49 km mantenduko ditu, aipatutako sarea eta sare horrek biltzen dituen bide eta bidezidor guztiak behar bezala bermatzeko asmoarekin.

Testua: Arrasate Udala.

Arrasate baso hostotsu eta berdeez, harkaitzez eta kobazuloez inguratuta dago, eta, ondorioz, udalerriak ingurune natural aberatsa eta paisaia-balio handikoa du, Udalatx mendia beti buru dela. Mendi horren gailurrera igotzeko hainbat aukera daude, hala nola landa-auzoetako ibilbideak, Udalatx mendiko bidezidorrak edo homologatutako hainbat ibilbide, guztiak ere Natur Ibilbideen Sarearen barruan jasoak, eta guztiak dira egokiak udalerriak eskaintzen duen balioaz eta paisaia naturalaz gozatzeko.

Eta, zehazki, balio natural hori bultzatzeko eta Natur Ibilbideen Sarearen egoera egokia mantentzeko eta bermatzeko, Arrasateko Udalak bertan jasotako bideen eta bidezidorren garbiketa esleitzeko prozesua abiarazi du, 12.213,50 euroko aurrekontuarekin, BEZ gabe.

Lanak ekaina eta abuztua bitartean egingo dira, eta bideak hartzen dituzten sasiak eta beste landaredi mota batzuk kenduko dira, ibiltarien eta txirrindularien segurtasuna bermatzeko. Gainera, jatorri antropikoko hondakinak kenduko dira, hala nola plastikoak eta bestelako hondakinak. Guztira, bidezidor naturalen sareko 49 km bide mantenduko dira, eta 1.500 m ² -ko sastrakak kenduko dira iturriak eta ibilbidean interesa duten beste elementu batzuk gaitzeko, hala nola informazio-panelak eta seinaleak.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen