Udalak Musakola kiroldegiko 7 makina eta Iturripeko argiteria berrituko ditu

4
985

Udalak Musakolako Kardio eta Muskulazio guneetarako zenbait makina erosiko ditu 17.100 eurorekin. Iturripeko argiteria osoa LED argiekin berrituko du, 31.800 euro erabiliz. Iturripeko lanak “datozen asteetan burutuko dira”.

Beheko testua: Udala / Argazkia: MB artxiboa.

Arrasateko Udaleko Kirol Zerbitzuak Musakolako kiroldegiko gimnasioko hainbat makina berriztuko ditu, herritarrei eskaintzen zaizkien zerbitzuak etengabe hobetzen jarraitzeko jarduerei jarraipena emanaz.

  • Kardio gunean korrika egiteko zinta bat eta bizikleta etzan bat berriztuko dira.
  • Muskulazio gunean aldiz, makina ezberdinak ordezkatuko dira: bular/triceps-eko press bertikala, etzanda femorala, bular/sorbaldako press-a, bíceps/triceps eta bularreko uzkurtzailea.

Makinen eguneratzean egingo den inbertsioa 17.167,24 eurokoa da, BEZ barne.

Ander Garay Kirol Saileko zinegotziak nabarmendu du “erabiltzaileei egokitutako zerbitzua ematea da gure lehentasuna. Makina zaharkituak aldatzen goaz zerbitzu on bat ematen jarraitzeko, berauek ordezkatu ditugu, urtero burutzen dugun instalakuntzen mantenu eta eraberritze jarduera ezberdinen baitan. Zentzu horretan, pandemia ostean, kiroldegiaren erabilera normalizatzen ari da eta gimnasioen erabiltzaile kopurua goruntza doa. Eskaera dago, eta eskaera horri kalitatez eta azpiegitura aproposekin erantzuteko ahaleginean jarraitzen dugu, etengabe”.

Iturripe, jasangarriagoa

Iturripeko kantxako ohiko argiteria LED teknologiagatik aldatuko da. LED argiek abantailak eskaintzen dituzte kontsumo aldetik, ingurumenarekin jasangarriagoak dira, eta epe laburrean inbertsio eta gastu energetiko aurreztea parekatzen da.

Aldaketa burutzeko Kiroletako departamentuak lehenetsi du gutxieneko argiztapena UNE- EN12193 (kirol instalazioetan argiztapena) jarraituz egitea, lehiaketa nazional eta internazionaletarako gutxieneko argiztapen horizontala (750 lux) bermatzea eta argiztapen maila desberdinak baimenduko dituen teknologia izatea.

Lan hauetan burutuko den inbertsioa 31.825,05 eurotakoa izango da, BEZ barne, eta lanak datozen asteetan burutuko dira.

4 IRUZKIN

  1. Pandemia ostean gaude ala???
    Ostrukarena hain ondo egin duzue bozkak ez galtzeko, ahaztu egin zaizuela oraindik ez dugula gainditu.
    Medallitak jartzeko bakarrik dauden gobernanteak.

    • Ezker abertzalekoak beti dena kritikatzen, batez ere udal gobernuarekin erlazionatuta agertzen den berri bat baldin bada. Beti dena gaizki, beti negatibo, beti marmarka…jarraitu horrela, Mariak eta bere taldeak eskertuko dizue eta. Herritarrok marmartietan alternatibarik ikusiko ote dugun…zalantza.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen