Udalak Monterron parkea eta Garagartzako ortuetako eremua itxi ditu, koronabirusaren hedapena gutxitzeko

3
1540

Udaltzaingoaren proposamenez hartu da erabakia, ikusirik bi gune hauetan herritar gehiegi zebiltzala eta osasun gomendioak ez zirela betetzen. Koronabirusa ekiditeko ezinbesteko da, kontaktua ahalik eta gehien murriztu, eta gutxieneko 1,5 metroko distantzia mantentzea.

Testua: Arrasateko Udala.

Arrasateko Udalak Monterron parkea eta Garagartzako ortuetako eremua aldi baterako ixtea erabaki du. Erabakia hartu da herritarren segurtasuna bermatzeko, koronabirusaren hedapena murrizteko asmoz, Udaltzaingoaren proposamenez, ikusirik bi gune hauetan herritar gehiegi zebiltzala eta osasun gomendioak ez zirela betetzen.

Ezinbesteko da, kontaktua ahalik eta gehien murriztu, eta gutxieneko 1,5 metroko distantzia mantentzea, koronabirusaz kutsatua izatea ekidin eta bere hedapena saihesteko.

Udala telematikoki artatzen ari da 010 / 943 25 20 00 telefonoan eta baz@arrasate.eus helbidean.

3 IRUZKIN

  1. ERREPRESIOA EZ DA BIDEA

    Koronabirusa ez propagatzeko jende multzoak eta pertsonen arteko distantzia 1 – 2 metrokoa izan behar diela diote O.M.S.ko tekinikariek. Udaltzaingoak gomendatu du espazio hauek ixtea. nire galdera da Udaltzaigoburua ze formazio akademiko dauka: Epidomologia , Medikutza: bitologoa? ez . gizon honek ez daki jendeari eremuak gero eta gehiago akotatuz jendea pilatuagoa egongo dela? beraz kontagio maila ez al da gehiago igoko? bestalde gizon honi esan nahi diot arrasateko biztanleria ez gera ez mozoloak ez arlekinak. bestalde txakurrak pasiatzeko eta jendea kaleetan jendea ez pilatzeko( ez dakit gizon honek ba al dakien zein den gure herriko txakurren zentsoa zein den, uste det esetz, bestalde erosketak egiteko eta gorostiza auzoan bizi garenok eta autoa ez gugunok edo artu nahi ez dugunok bide hau erabikltzen dugu kalera gure beharrak erostera joateko . beste alternativa bizkai etorbideko aszensorea bakarrik daukagu eta aszensorean ezin dugu estatuak eskaturiko 2 metroak errespetatu ez bait dago espazio fisikorik. eta muxibarretik doan bidea moztutik dagoenez gure alternatiba gernikako pasealekua erabiltzea da gainera pasep amplio eta pertsonen arteko distantzia errespetatzeko ideal da. monterron eta pasealekua moztean kaera erosteko bide bakarra mozten diguzu udaltzaimgo buru jauna. Nire hausnarketa da ez al da udaltzainen betebeharra murrizteko? udaltzaingo buru bezala egin behar duzuena da oinez gehiago patrullatu eta autoarekin pailazoarena ( kantuak musika eta abar ) egiteari utzi . gogoratzern dizut udaltzain buru jauna zuen lana herriaren eta herritarren segurtasuna garantizatzea dela. Utzi ezazue mesedez animatzaileen lana eta pailazoen lana beraiei egitea eta zuek zeuen lana bete herritarrei laguntzea.

  2. Baina Munduko Osasun Eranundeak ez du metro beteko tartea aholkatzen ala?
    Erabaki hau zein ebidentziatan oinarrituta hartu da?

  3. Zeratatako komentatu behar det. ezer ere ez. medio honek iritsiak zentsuratu egiten du frankismoaren garaian bezala. Eskerrak badaudela beste medio batzuk . Centsura denuntzia hartu dutela eta beraien publikazioetan Mondraberriren zentsura politika denuntziatu behar dutela. Periodismo subjetiboa zuena ezta?

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen