Azken astean 15 arrasatearrek positibo eman dute, eta honen harira, Mondraberrik Udalari zein mezu adierazi gura duen galdetu dio. Ondorengoa da Udalaren mezua:
“Aste honetako Arrasaten agertu diren kasu positiboen inguruan lehenik eta behin lasaitasun mezua helarazi nahi diegu arrasatearrei eta bide batez arduraz jokatzen jarraitu dezagun eskaera luzatu nahi dugu. Berriz ere gogoratu nahi dugu zein garranttzitsua den Eusko Jaurlaritzako Osasun sailetik gomendatzen diguten osasun eta neurri higienikoak betetzea”.
Haiek ere arduraz jokatzeko. Tamalgarria da Arrasateko udaletxe batentzako argitaratu diren soldatak.
Bai ala da, beldurgarria da ezkertiarra dela esaten duen EH Bilduk liberatu bat izatea 40.000€ soldatarekin eta gainera gobernu ardurarik gabe. Beldurgarria eta tamalgarria
Udalak San Joan egunetan tabernei utzi zien 5ak arte zabalik egoten, arduragabekeria galanta udalaren partetik.
Liberatuen soldata kopurua PNVPSEk erabaki dute, ez ahaztu
Zer esan nahi duzu horrekin? Haien errua dela?? Falta zena!! EH Bildu kontra baldin badago EZ bozkatzen du eta kitto. Akabo arazoa. Baina dirudienez abstenitu da. Zergatik?
Lorategui taberna beste larunbat eman du bere aforoa gaindituz: taberna beste tetera, denak Zutik distantziak mantendugabe era denak maskarillarik Gabe kamareroak Barne, era Udalak ez su inungo kontrolik estén era neurrial artu gabe jartaitzen du nariz era herritar batek kexa aurkeztu sueño Baz en. LOTSAGARRIA,
Liberatuen soldata kopurua alderdi bakoitzak eskatzen du. Eneko Barberenak esaterako, %10 gutxiago kobratzea eskatu zuen. Ez ordea Aitor Zubiagak, ezta « oraingo » EH Bildu Udal taldeak ere. Ez esan gezurrik eta ez leporatu beste batzuei zuen erabakia. Jakinda gainera erabaki hori ez dela EH Bilduko kide guztiek babestua izan. Soldata baxuagoa kobratzea aukeran zenuten Maider, Enekok egin zuen bezala, beraz, gezurrik ez esan.
Orduan aztertu beharrekoa da ze jende mota dagoen udaletxean. Agian alderdi bakoitzak ez zuen soltata jarri behar baizik eta denon artean erabakitzea. Bestela, batazbeztekoa egin eta Arrasaten dagoen soldataren batazbestekoa jarri. Horrela jarraituz gero edozein momentuan batek 80.000 kobratuko du alderdiak hala erabaki duelako. Jasanezina da horrela funtzionatzea.
Uste dut interesgarria dela Peru-k beste debate batean egin duen ekarpena. Hona kopiatu dut: ” Udalaren webgunean dago udaleko guztien soldaten zerrenda:
https://www.arrasate.eus/eu/files/Udala/2019/ordainsari-taula-sinplifikatua “