Udalak, lan-heriotzaren harira, aho batez eskatu die “erakunde guztiei elkarlana”

0
1140

Argazkia: MB artxiboa / Beheko testua: Arrasateko Udala.

Arrasateko Udalaren adierazpen instituzionala, atzo herrian izandako lan-istripu hilgarriaren aurrean.

  1. Arrasateko Udalak aho batez adierazten du atsekabea atzo arratsaldean
    herrian izandako lan-istripu baten ondorioz hil zen langilearen heriotzagatik,
    eta doluminak helarazi nahi dizkie hildako langilearen familiari, lagunei eta
    lankideei. Halaber, lan-istripuen aurkako salaketa publikoki egiten du, eta
    Eusko Jaurlaritzako Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea
    den OSALAN-i heriotzaren nondik norakoak argitzeko eskatzen dio.
  2. Ezbeharra kolpe latza izan da herriarentzat, baina bereziki langile guztientzat.
  3. Beharrezkoa da langileen osasun eta segurtasun neurriak bermatzea,
    horregatik, erakunde guztiei elkarlana eskatzen die hau betetzeko, eta laneko
    arriskuen prebentzioko jardunbide egokiei buruzko proiektuak bultzatzeko
    konpromiso garbia erakusten du, lan administrazioarekin eta sindikatuekin eta
    patronalekin koordinatuta.
  4. Arrasateko Udalak ere bat egingo du istripu tamalgarri hau salatzeko eta
    hildakoaren familiari elkartasuna eta babesa adierazteko ekimenekin, eta
    herritarrak horietan parte hartzera animatzen ditu.

Erlazionatutako albistea:

Hildako langileak, 54 urtetakoa, azpikontratatutako enpresa batean ziharduen

2024ko otsailaren 26an argitaratutako albistea

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen