Herriko jarduera kulturala normaltasunera itzultzen ari da pixkanaka. Arrasateko Udalak kultur eskaintza zabala prestatu du urrirako: zinema, antzerkia, hitzaldiak, erakusketak eta bisita gidatuak. Liburutegien Eguna ere ospatuko da, horretarako hilabete osoan zehar jarduera ezberdinak egingo dira Kulturaten eta Santa Marinako liburutegian.


