Udalak kontrol-neurri bereziak hartuko ditu Maritxu Kajoi ospatu ez dadin

1
3292

Maritxu Kajoi Komisiñuak Maritxu Kajoi Eguna ez ospatzeko hartutako erabakiarekin bat egin du Arrasateko Udalak. Udalak nabarmendu du egun horretan Udaltzaingoaren kale esku-hartzea indartuko duela.

Testua: Arrasateko Udala.

Arrasateko Udalak bat egin du Maritxu Kajoi Komisiñuak 2020ko Maritxu Kajoi Eguna ez ospatzeko hartutako erabakiarekin: “arduraz jokatzeko garaia da eta jairik ez ospatzeko deia egiten diegu herritar zein bisitariei.”

Bide horretan, Arrasateko Udalak dei egiten die herritar zein bisitariei Maritxu Kajoi Eguna ospa ez ditzaten: “Arrasaten ez da jai ekitaldirik izango, eta beraz eskatzen dugu kanpotik inor etorri ez dadila Maritxu Kajoi Eguna ospatzera”.

Ostirala denez, ohiko lan eguna izango da inolako jai girorik gabekoa eta udalak iragarri du herriko 4 sarrera ezberdinetan (Araba etorbidea, Gipuzkoa etorbidea, Nafarroa etorbidea, Uribarri etorbidea) paso kontrolak ezarriko dituela arratsaldeko 18:00tatik aurrera Ertzaintzaren laguntzarekin, beraz, Arrasatekoak ez direnei ez etortzeko deia egiten zaie.

Gainera, urtero egon ohi diren autobus zerbitzu gehigarriak ez dira egongo, ezta ere gaueko autobus zerbitzu bereziak. Ez da, beraz, kanpotik Arrasatera etortzeko erraztasunik egongo. 

Arrasateko Udalak nabarmendu du egun horretan Udaltzaingoaren kaleesku-hartzea ere indartuko dela Ertzaintzarekin elkarlanean eta gogorarazi du tabernen itxiera ordutegiak zein boteloiak kontrolatuko direla. Arautegiak ezartzen duen moduan, tabernek ezingo dute zerbitzatu gaueko 24:00etik aurrera eta taberna guztiz itxita egon beharko da gaueko 1:00etan. Boteloiak egiteko jarduera dela eta gogorarazten da debekatuta dagoela berauek egitera eta arau uste honegatik isuna 1.200 € artekoa izan daitekeela. 

“Azken egunotan Covid-19aren positibo kopuruak gora egin du, eta inoiz baino beharrezkoagoa da segurtasun eta higiene neurri oro betetzea. Konponbidearen parte izan behar dugu guztiok, bat eginik”.

Iruzkin 1

  1. Mehatsu kutsua dauka testu honek, isunak, kontrolak eta murriztapenak. Badago beste modu bat jendea informatu eta jarrera ona eskatzeko

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen