Udalak, JAME obrak ordainduta, 1’9 milioiko laguntza jasoko du, eta “penalizazioak eskatuko” ditu

0
580

Construcciones Moyuak zenbait atzerapen izan zituen musika-etxea egitean. Horrek konstruktorak Udalari kalte-ordainak ordaintzea suposatzen du. Udalak onartu du Moyuari obrengatik ordaintzea, egitasmo honen inguruko 1’9 milioiko dirulaguntza lortzeko, eta EH Bilduk berretsi du atzerapenengatik “penalizazioak eskatuko ditugula”.

Goiko argazkia eta beheko bideoa: Udala.

2023-2027 legealdiko Antolatze Osoko Bilkuran, Juan Arzamendi Musika Etxeko obrak ere aztertu behar izan dira.

Horrela, Plenoaren 11. puntuan, Construcciones Moyua SLk, JAME egiteagatik, Udalari 628.511’78 € (BEZ barne) eskatu dizkio, 9. ordainketa bezala, hau da, azken ordainketa. Plenoak aho batez onartu du.

Ondorengo puntuan, 12. puntuan, konstruktorak Udalari eskatu dio JAMEko obren “salbuespenezko prezioak berrikustea”.

Hartara, enpresa “3/2022 Errege Lege Dekretua” argudiatu du. Udal-gobernuak azaldu du eskaera hori “urgentziazko gai” bat dela.

Construcciones Moyuak iaz Udalari bitan eskatu zion obren prezioa berrikustea, eta bere eskaeraren zenbatekoa 487.798’47 eurokoa (BEZ barik) izan da.

Osoko Bilkurak onartu egin du Moyuaren eskaera “errekonozitzea eta onartzea 447.283’17 eurotan (BEZ barik)”.

EH Bilduk hitza hartu du adierazteko “jakina dela gu oso kritikoak izan garela JAMEko obrak kudeatzeko eta aurrera eramateko erarekin. Osoko Bilkurara gai hau ekarri dugu urjentziazkoa delako, eta honek ez du esan nahi atzerapenen gaian amore emango dugunik”.

“Gai hau ekarri dugu 1.900.000 euroko dirulaguntza jokoan dagoelako, eta dirulaguntza jasotzeko gai hau Udalbatzara urjentziaz ekarri behar izan dugu”.

EH Bilduk azaldu duenez atzerapenen gaia “Krean-go taldea aztertzen ari da, eta Udalera iritsiko den erabakiarekin penalizazioak eskatuko ditugu”.

PSEk bozketan abstenitu egin da Kreanen “txosten hori ez dugulako”. Bozketak ondorengo emaitzak izan ditu:

  • Aldeko bozkak: 16 (EH Bildu, EAJ-PNV eta Elkarrekin Arrasate)
  • Kontrako bozkak: 0
  • Abstentzioak: 2 (PSE)

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen