Udalak gurasoei zuzendutako hiru tailer antolatu ditu

0
416
GURASO TAILERRAK

Arrasateko Udal Prebentzio Zerbitzuak antolatutako tailerrak  0-18 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoei zuzenduta daude, eta tailer bakoitzak 6 saio izango ditu. 

Testua eta kartela: Arrasateko Udala. 

Arrasateko Udal Prebentzio Zerbitzuak 0-18 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoei zuzendutako 3 tailer antolatu ditu 

Helburua da gurasoekin seme-alaben heziketaren inguruko hainbat gairen inguruan hausnartzea, eta gurasoei egunerokotasunean sortzen zaizkien kezka eta zailtasunak konpartitzeko gune bat eskaintzea.

Tailer bakoitzak 6 saio izango ditu eta urtarriletik martxora bitartean garatuko dira, astean saio bat eginez Kulturateko Jokin Zaitegi gelan.

  • Hazkuntza osasuntsu baterako tailerra, 0-5 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoei zuzenduta.
  • Garapen emozional osasuntsua, 6-12 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoei zuzenduta
  • Gurasotasun positiboari buruzko tailerra, 13-18 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoei zuzenduta

Informazio gehiago, hemen.

Izen ematea: urtarrilak  22ra arte izango da eta plaza mugatuak egongo dira.

• BAZ 943.25.20.00 / GIZARTE ZERBITZUAK 943.25.20.07

https://www.arrasate.eus/izen-ematea         

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen