Udalak Gogorak abian jarri duen ‘Atzera begiratu aurrera jarraitzeko’ kanpainarekin bat egin du

0
181

Gaur memoria eguna ospatzen da eta Arrasateko Udala, Gogora Istitutuak abian jarri duen ‘Atzera begiratu aurrera jarraitzeko’ kanpainarekin bat egin du . Arrasateko udaleko web gunean eta sareetan mugituko dute kanpaina hau. COVID pandemia dela eta dauden murrizketak kontutan izanik ez da memoria inguruko ekitaldi berezirik antolatu Arrasaten.

‘Atzera begiratu aurrera jarraitzeko’ kanpaina memoriaren ahalmen pedagogikoa balioetsi nahi du, bizikidetza adiskidetua eraikitzeko. Azken urteotan, kontzentrazioetatik harago, memorren pedagogia zabaltzen duten ekimenak sustatzea jarri da helburu, elkarrizketa eta hausnarketa sortzen dituzten dinamikekin.

Aurten, Covid19ren pandemia dela eta, ezin izango dira elkarrizketa eta hausnarketarako espazio horiek aurrez aurre sortu. Hala ere, Gogora Institutuak gainerako erakunde eta organismoen esku jartzen ditu dituen baliabideak, plataforma birtualen bidez, elkarrizketa eta hausnarketa sortzeko.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen