Udalak gizarte-kohesioaren aldeko apustuari eutsi dio 2021era begira

0
296

(Publirreportajea) Arrasateko Udala dugu azken urteetan gizarte-kohesio eta -justizian gehien inbertitzen duenetako bat espainiar estatuko udalerrien artean.

Hala jakinarazi izan du Gizarte Zerbitzuen Zuzendari eta Kudeatzaileen Elkarteak, 20.000 biztanletik gorako udalerriak kontuan harturik.

Azken urteetako datuen arabera Udalak 245’8 € inguru zuzendu ditu alor honetara urteko. Horregatik, ‘Asociación de Directoras y Gerentes de Servicios Sociales’ delakoak bikaintzat jo izan du inbertsio hau. Aipatu Elkarteak bikaintzat jotzeko, honako baldintzak bete ditu Arrasatek:

  • Gizarte zerbitzuetan urtean, biztanle bakoitzeko, 100 eurokotik gorako inbertsioa egitea
  • Aipatu inbertsioa aurreko urtekoa baino txikiagoa ez izatea.
  • Gizarte gastua aurrekontu orokorraren % 10etik gorakoa izatea.
  • Udalak finantza-gardentasunaren printzipioa betetzea, hau da, datuak gardentasun atari batean kontrastatzea posible izatea.

Udalak azpimarratu du “pertsona ardatz” duela, eta Maria Ubarretxena alkateak nabarmendu du “gizarte osasuntsu bat gizarte kohesionatu bat dela, inor atzean utzi gabe. Horretarako beharrezkoa da gizarte zerbitzuetan inbertitzea eta hori gizarte osoarentzat da onuragarria”.

Alkateak berretsi izan du etorkizunean ere “bide horri eustea beharrezkoa dela”, hain zuzen, “Udalaren egoera finantziero onean” oinarriturik.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen