Udalak gaitzetsi du “burua estalitako 4 pertsonak” 19 zuhaitz erailtzea

3
2826

Era berean, salatu du Azoka kaleko 7 arbola “zerraz moztu direla”. Adierazi duenaren arabera, ‘ekobulebar’ko ureztatze automatikoa ere kaltetu dute “aditua den pertsona batek edo batzuek”.

Argazkiak: Udala.

Udalak prentsa-ohar batekin “irmoki” gaitzetsi ditu azken bi egunetan “izandako zuhaitz mozketak”.

Kulturate inguruko 7 arbola eta Garibai kaleko 1 eta 9 atarien arteko arbola denak izan dira “zerraz edo aizkoraz moztuak”.

Udalak adierazi duenez, ‘Ekobulebar’ko 19 arbola horiek “burua estalita zeramaten 4 pertsonek moztu zituzten”.

Gauerdiko “00:00ak aldera jazo zen gertakaria eta bizilagunen oihuek ohartarazita, ihes egin zuten bertatik”.

Bertako “ureztatze automatikoko sisteman ere kalteak izan dira”: “Horretan aditua den pertsona batek edo batzuek eragin dute, ikusita erabilitako teknika”.

Hilabete honetan gertatu diren “hiru ekintza bandaliko” dira, eta Udalak adierazi du “gizalege-, sentsibilitate- eta errespetu-falta” erakusten dutela.

“Tamalgarria iruditzen zaigu aldez aurretik pentsatutako, nahita egindako eta prest dauden ekintza bandalikoak egitea kaltea egiteagatik soilik”.

Udal-gobernuaren hitzetan, erasook “bilatzen duten gauza bakarra udalerriko natura-ondarean kalteak eragitea da, herritarrei inguruneaz gozatzea mugatuz, eta, gainera, mantentze- eta birgaitze-gastu gehigarriak sortuz”.

Udal-gobernuak “erantzukizuna eskatu du, eta jokabide eta jarduera horiek bertan behera uzteko, Arrasateren onerako”.

3 IRUZKIN

  1. Hori egin dutenei Etxezarretako naturgunea garbitzen jarriko nituzke urte erdiz ete errekak garbitzen beste hainbeste!!!

  2. Hau lotsa, lotsagabekeria bat!
    Baina zuhaitz horiek guztiak mozteko denbora behar izan zuten, eta gainera zarata egin behar izan zuten, non zegoen polizia? Bai munizipalak, bai ertzainak?
    Ez dot ulertzen zelan egin leiken astakeri hoiek ta ze motibo daukien hori egiteko, ze asebetetze eragiten dizkien halako astakeriak. Lotsa ta amorru galantak!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen