Testua: Arrasateko Udala.
Abian da Euskadi BonoDenda kanpaina, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak bultzatuta, eta Arrasateko Udalaren babesarekin. Udalak 30.000 eurorekin finantzatuko du kanpaina Arrasaten, herrian 3.000 bono gehiago merkaturatuz, Eusko Jaurlaritzaren eskutik udalerriari dagokion bono kopuruaren osagarri.
Orain, Euskadi Bono Denda programara establezimenduak atxikitzeko prozesua dago zabalik. www.euskadibonodenda.eus webgunearen bidez egin behar da izen-ematea; baita bonoen trukaketa ere. Urriaren 17a da kanpainara atxikitzeko azken eguna.
Parte hartuko duten establezimenduen behin betiko zerrendarekin, deskontu-bonuak trukatzeko bi aldi irekiko dira. Lehenengoa programa indarrean sartzen den egunean hasiko da eta abenduaren 5ean amaituko da; bigarrena, berriz, 2022ko urtarrilaren 10ean hasiko da eta martxoaren 31n amaituko da.
Bonuak 30 eurotik gorako erosketetarako 10 euroko deskontuetan oinarritzen dira, hau da, %30etik gorako deskontua.
Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren hamasei urtetik gorako pertsonek eskuratu ahal izango dituzte programa honetako deskontuak. Pertsona bakoitzak gehienez ere bost deskontu-bonu batu ahal izango ditu, 50 eurokoak, eta hainbat establezimendutan edo establezimendu bakar batean erabili ahal izango dira, baita erosketa bakar batean edo gehiagotan ere.