Udalak eta ostalariek bilera egingo dute gaur arratsaldean

0
1327

Alkatetzak gaur goizean ostalarien ordezkaritzari eskatu dio gaur arratsaldean bilera egitea udaletxean. Ostalariek mahai gainean “laguntzak eta terrazen inguruko araudiaren aldaketa” jarriko dituzte, besteak beste.

Arrasateko Udaletik gaur goizean ostalaritzako ordezkaritzari adierazi diote “bilera gaur goizean egin nahi zutela, baina gu gaur goizean lantaldean bilduta izan gara”.

Ostaritzako ordezkari Asier Antiak azaldu du bileran “laguntzak eta terrazen inguruko araudia aldatzea eskatuko ditugula, batez ere”.

Izan ere, araudi hori “ez da berritu 1991tik eta zaharkituta dago. Zergen edota IBIaren inguruko laguntzak ere mahai gainean jarriko ditugu”.

Ostalaritzako ordezkaritzatik “espero dugu bilera ondo joatea, eta sektore honentzako lorpenak lortzea. Aurrera goaz”

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen