Udalak eta AED elkarteak San Joan jaietako lelo lehiaketa antolatu dute

0
892

Arrasateko AED elkarteak San Joan jaietako lelo lehiaketa antolatu du, Arrasateko Udalarekin elkarlanean. Lelo horren bitartez, antolatzaileen helburua arrasatearrak San Joanak euskaraz bizitzera animatzea da. Aukeratutako leloa San Joan jaien bueltan aterako diren euskarrietan erabiliko da. Lepoko zapia, pegatina…

Parte hartzeko oinarriak

  • Arrasateko AED elkarteak San Juan jaietarako lelo lehiaketa antolatu du, Arrasateko Udalarekin elkarlanean.
  • Lelo horren bitartez, antolatzaileen helburua da arrasatearrak San Juanak euskaraz bizitzera animatzea. 
  • Aukeratutako leloa Udalak San Juan jaietarako aterako dituen euskarrietan erabiliko da.
  • Erabilera hori kontuan hartuta, esaldi laburra eta argia izatea baloratuko da.
  • Lehiaketan Arrasaten bizi, ikasi edo lan egiten duen edonork parte har dezake, taldean edo bakarka. Partaide edo talde bakoitzak nahi beste lan aurkez ditzake.
  • Lanak maiatzaren 14a baino lehen bidali behar dira aed@aedelkartea.eus helbidera.
  • Leloarekin batera, egilearen edo egileen izen-abizenak eta telefonoa zehaztuko dira.  
  • Jasotako leloetatik hiru finalista aukeratuko ditu AEDk osatutako epaimahaiak.
  • Lelo irabazlea herritarrek aukeratuko duzue bozketaz, maiatzaren 17an, AEDren Instagrameko kontuaren bitartez.  
  • Saria 100 € izango da.
  • Saria eman gabe gera daiteke, epaimahaikoek horrela erabakiz gero.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen