Udala Zuntza2021ekin bilduko da, EH Bilduk zuntz probisionala eskatu du

4
680

Alde Zaharreko ekimenak “presazko bilera bat” eskatu du Alkatetzan. Gaurko Plenoan EH Bilduk azaldu duenez “ez da beharrezkoa PERari itxarotea zuntz optikoa jartzeko”. Udal-gobernuak adierazi du “legealdi honetan posible izango dela” zuntza jartzea.

Irudia eta bideoa: Udala.

Gaurko Osoko Bilkurako galdera eta eskeen txandan, EH Bilduk jakitera eman du Alde Zaharreko ekimenak “presazko bilera bat eskatu diola Alkatetzari, eta Alkatetzak gaia BAZera bideratu duela”.

Maider Morras zinegotziak azaldu duenez, zuntz optikoa jartzeko “ez da beharrezkoa PERari itxaron behar izatea”.

Udal-gobernuko Anuska Ezkurrak erantzun du “PERa lehenbailehen martxan jarriko” dela, eta PERak “emango duela zuntza jartzeko aukera, lur azpitik jarri behar barik”.

Egungo PERak ez du zuntza lur gainetik jartzea, eta Udala “lanketa bat egiten ari da”. Aurreikusten duenez “legealdi honetan posible izango da ganorazko zuntza jartzea”.

EH Bilduko Kepa Urteagak azaldutakoaren arabera “modu ezberdinak daude probisionalki zuntza jartzeko, era definitiboa erabaki baino lehen. Borondate kontua da, bestela bizpahiru urte gehiago beharko dira”.

Gai honen inguruko adierazpen guztiak beheko bideoan ikus-entzun ditzakezu, 01:25:51 segundotik aurrera:

4 IRUZKIN

  1. Anuska zinegotziari:

    Alde Zaharrean bizi gabe ez duzu inolako eskubiderik guri itxarotea eskatzeko. Engainatu egin gaituzue denbora askoan publikoki gauza kontraesankorrak esanez. Ibon Arrupek hauteskundeetan esan zuen fibra jarriko zenutela eta orain diozue PERrak ez duela uzten. Badakizu zer sortzen digun zuen gezurrek gure sabelean? Ezin dugu lanik egin baina zu soilik Donostin bizi zaren horrekin sentitu zara enplazatuta.

    Seguru nago zuk zuntz optikoa izango duzula zure etxean, bestela ez zenuke esan dituzunak esango.
    Zuk Bilduko zinegotziaren galderei ihes egin diezun arren arazoak hemen jarraitzen du.
    Etxekook sentitzen dugun inpotentzia oso handia da.

    Gezurrak hanka motzak ditu, ez pentsa zure surf egiteko erretorika horrekin dagoeneko engainatzen gaituzunik.

    Eta atentzioa deitzen diguna, zergatik ez du galderarik erantzuten alkateak?

  2. Gobernuan dauden hiruzopalau pertsona ez dira Arrasaten bizi, hau ez da irain bat errealitate bat soilik.

  3. Nahiko da !!!
    politikariok ematen zaudeten irudia penagarria!!!
    PERra de la… Ez dela… Alde zaharrean bizigarenok urte asko daramatzagu gauza bat eta bestea entzuten. Kolore ezberdinetako agintariok pasa zareten etxe handitik eta PEra ditzozozko hori dela eta, urteak daramatzagu . Non daude gure bizitzeko bakdintza dui
    nak? Digitalizazioa, San Barbara boteiloak, gezurrezko peatonalizazio(denok daukazue piboteen giltzak….) Hainbat eta hainbat gauza.. Getto hitza da gehien entzuten duguna alde zaharrean bizigarenok.
    Utzi alde batera koloreak eta bildu zaitezte behingoz Alde zaharrari erantzuna eman, nola berpiztuko dugu alde zaharra teknologiarik gabe? ZUNTZ OPTIKOA

  4. PNVk mantra hau zabaldu nahi du gizartean: Politikari denak dira berdinak.

    PNVk mantra hau zabaltzen du inertziak irabazi dezan, eta ez arrazoiak. PNVko korrupzio kasuak, etengabeko kontraesanak, muntaiak, politika enpresagintzarekin nahasteko saiakerak… Komunikabideek PNV babesten dute PNVk komunikabideak babesten dituelako eta gurpil zoro honetan ez da harritzekoa Arrasateko PNVko publizitate kanpaina iraunkor eta bebestua.
    Zuntz Optikoarekin gezurra esan digute aurpegira eta hemen inor ez da gorritzen.
    Niri ez dit balio, zuntzaren gaian behintzat, orokortasunean erortzea eta denak igualak diren mantra hori irenstea.
    Atzoko plenoko irudiek dena esan dute eta 6 urte dira Maria alkate dela, zuntza jartzeko aukera ugariak iza
    dira geroztik eta hortaz, aitzakiarik ez dut onartzen.

Utzi erantzuna Alde Zaharretik(r)i Erantzuna bertan behera

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen