Udalak bere kontratupeko “langile guztien soldatak bere osotasunean” ordainduko ditu

1
1304

Horien artean daude “TAO zerbitzua, Lorezaintza zerbitzua, margo ikastaroa, kirol jarduera gidatuak, ludoteka eta gaztetxokoak, haurren kontseilua, udal haur eskola zerbitzua, kale hezitzaileen programa, edota turismoko bisita gidatuak”.

Administrazio publikoaren martxoaren 18ko 8/2020 Errege Dekretu Legeak finkatzen ditu COVID-19aren inpaktu ekonomiko eta sozialari aurre egiteko premiazko ezohiko neurriak.

Honen arabera, “hainbat udal kontratu publiko automatikoki etenda geratzen direla, funtsean, zerbitzuak fisikoki ematen dituztenak eta konfinamendu egoeraren ondorioz, zerbitzu horiek itxi egin direnez, zerbitzu horiek ematea galarazten den kasuetan”.

Horrela, Arrasateko Udalak presentzialki ematen zituen hainbat zerbitzu publiko automatikoki etenda geratu dira, izan ere, Udal instalazioak itxita daude alarma egoera izendatu zenetik.

Automatikoki etenda geratu diren kontratuen artean daude “TAO zerbitzua, Lorezaintza zerbitzua, margo ikastaroa, kirol jarduera gidatuak, ludoteka eta gaztetxokoak, haurren kontseilua, udal haur eskola zerbitzua, kale hezitzaileen programa, edota turismoko bisita gidatuak”.

Hau da, “telematikoki ematea posible ez diren zerbitzuak”. Modu telematiko edo telefonikoan eman ahal direnak ordea, mantendu egin dira. “Esaterako, Ikastetxeetan biolentzia matxista ekiditeko programa edota Eskuhartze psikosoziala”.

Udalak hitzeman du “automatikoki etenda geratu diren kontratuen langile guztien soldatak %100 ordainduko” dituela. Beraz, zerbitzua eman ezin dutenez, langileek dagokien soldata kobratzen jarraituko dute.

Gainera, Udalak hitzemandu ere kontratistari ordainduko dizkiola ere “behin betiko bermea mantentzeagatiko gastuak; makineria, instalazioak eta ekipoak alokatzeko gastuak edo horien mantentze-kostuak; eta pleguan aurreikusitako eta kontratuaren xedeari lotutako aseguru-polizei dagozkien gastuak”.

Behin, Alarma Egoera gainditu ostean, “zerbitzu guztiak osasun-krisi aurreko baldintza berberetan jarriko dira abian”.

Iruzkin 1

  1. Eta udal.gobernu eta konmisioetako soldata desorbitatu eta dieten nurrizketa noizko? Zergatik en digute Arrasateko langile eta autonomoen soldata complementatzeb gu ere gure soldaten 100 % . Kobratzeko. ? Maila ezberdineko heeeitartak Gera geu? Nondik irtetzen dira udal langileen soldatak? Norbait erantzun diezaidake. LOTSAGARRIA BENETAN. .

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen