Udalak Garibai inguruan trafiko-aldaketak egingo ditu eta edukiontziak kenduko

0
900

Beheko testua: Arrasateko Udala.

Larunbat honetan, irailak 18, udalerriko trafikoan aldaketak eta mozketak egingo ditu Udalak. Kontzezino kalea itxita egongo da 11:00etatik 15:00etara. Udaltzaingoak kudeatuko du trafikoa, mozketen balizko ondorioek bideetako gainerako erabiltzaileei ahalik eta eragin txikiena eragin diezaieten. 

Bestalde, Arizmendiarreta eta Laubide plazaren inguruetako edukiontziak erretiratuko dira. Garibai etorbidean, Iturbide Egoitzaren aurrean, eta Garibai-Zerkaostetan, egoitzaren alboan dauden zabor-edukiontzien bateriak bide publikotik kenduko dira ostiral gauean. Igande goizean jarriko dituzte berriro, beirazko edukiontzia izan ezik (astelehenean jarriko da).

Edukiontzi horiek ohiko lekutik kenduta dauden bitartean, erabiltzaileek Biteri etorbidean, Zaldibarko frontoiaren ondoan eta Arrasate pasealekuan Batzokiaren atzealdean dauden edukiontzietara bota ahal izango dituzte hondakinak.

Barkatu eragozpenak.

Erlazionatutako albistea:

Vox-etik deitu dute faxistek eraildako 124 pertsonen oroigarrian biltzera

2021eko irailaren 14an argitaratutako albistea

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen