Udalak Aguirreri eta Etxaberi egingo dien omenaldia streaming bidez jarraitu ahal izango da

0
579

Iñaki Etxabe Orobengoa eta German Aguirre Irasueguiren aitortza ekitaldia egingo du Arrasateko Udalak bihar, ostirala.

Testua: Arrasateko Udala.

2020ko urrian 45 urte bete dira, Iñaki Etxabe Orobengoa eta German Aguirre Irasuegui bidegabeki erahilak izan zirenetik, eta Arrasateko Udaleko Bizikidetza Batzordeak, zeina Udaleko alderdi politiko guztietako ordezkariek osatzen duten, oroimen eta aitortza ekitaldia antolatzea erabaki du.

Ekitaldia bihar, ostirala, arratsaldeko 18:30etan egingo da Udaletxeko Pleno Aretoan. Covid-19a dela eta, sarrera mugatua izango da eta segurtasun neurri oro bete behar da. Udalak pantaila handi bat jarriko du Kulturaten ekitaldia zuzenean jarraitu ahal izateko, eta Udaleko web gunetik www.arrasate.eus streaming bidez ekitaldia jarraitzeko aukera ere izango da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen