Udalak adierazi du zuntz optikoaren instalazioa “bi urtez luza daitekeela”

2
821

Zener Plus S.L.k Erdiko Kaleko bizilagunen laguntza eskatu du “hurrengo faseari ekiteko

Arrasateko Udalak eta zuntza hirigune historikoan sartzeko arduradunek aste honetan deitutako prentsaurreko batean, bizilagunei jakinarazi nahi izan diete nola dauden gaur egun abiadura handiko Internet-a bizilagunen etxeetan instalatzeko lanak.

Udalak azaroaren hasieran hasi zituen Ferrerias kalean zuntz optikoa ezartzeko lanak. Kanalizazio-obrek Interneteko kablea ondoren etxebizitza bakoitzera eraman ahal izateko balio izan zuten.

Gaur egun, 34-56 bitarte eta bakoitiak egin dira Ferreriasen. Une honetan Masmovil-en esku dago dokumentu guztiak ikuskatzeko eta estaldura emateko. “Azken prozesu horrek 2 eta 3 hilabete artean iraungo du”: “kalkuluen arabera, irailetik aurrera komunitate horiek zuntza eskatu ahal izango dute”. Gauza bera gertatzen da Maalan, 27tik 35era. Ferreriaseko gainerako etxebizitzei dagokienez, 32tik 2rako fasea, abian da eta “laster amaitzea espero da”.

Ildo horretan, bi prozesu jorratu behar izan dira atari bakoitzean obrak abian jarri ahal izateko: Internet sartzeari oniritzia ematea eta atari bakoitzean egin beharreko obra onartzea. Udalak bere gain hartu du instalazioa lurperatzearen kostua, baina zuntza atarietan eta etxebizitzetan sartu beharko denez, beharrezkoa izan da etxebizitza-bloke bakoitzeko bizilagunen komunitateak lan horiek baimentzea.

Orain Erdiko Kaleren txanda da: “zuntza atarietan jartzeko baimena eman duen etxebizitza-bloke bakoitzarekin harremanetan jarri behar dugu zuntzaren instalazioa atari barruan nola geratuko den azaltzeko proposamen bat helarazteko, eta bizilagunen komunitateak horretarako baimena eman behar du. Horregatik, garrantzitsua da bizilagunen bizkortasuna eta konpromisoa”.

Arrasateko Udalak, Alde Zaharrean zuntz optikoa hedatzeaz arduratzen den Zener Plus S.L. enpresarekin batera, nabarmendu du “eremua oso konplexua dela” eta proiektuak “auzotarren baimenak” behar dituela. Horrek guztiak administrazio eta bilera lan handia eskatzen du, inplikatutako alderdi guztiekin akordioak lortzeko.

Kontratu honen prezioa, guztira, 189.253,02 €-koa da, BEZik gabe, eta Udala egindako obra-tarte bakoitzeko ordaintzen ari da, gauzatutako obraren ziurtagirien bidez. Hurrengo fasea Iturriotz kalean izango dira, Erdiko Kalen bukatu bezain pronto.

Zuntz optikoko obrak eta instalazioak gauzatzeko plana honako hau da:

  1. Fasea: Ferrerias 34-56 bitarte eta bakoitiak: fase hau eginda dago, eta une honetan Masmovil-en esku dago dokumentu guztiak ikuskatu eta estaldura emateko. Azken prozesu horrek 2 eta 3 hilabete artean irauten du. Uste da irailetik aurrera etxebizitza-bloke horiek zuntza eskatu ahal izango dutela.
  1. Fasea: Maala 27tik 35era: fase hau gauzatuta dago, eta une honetan Masmovil-en esku dago dokumentu guztiak ikuskatu eta estaldura emateko. Azken prozesu horrek 2 eta 3 hilabete artean irauten du. Uste da irailetik aurrera etxebizitza-bloke horiek zuntza eskatu ahal izango dutela.
  1. Fasea: Ferrerias 32tik 2ra eta bakoitiak: fase hau abian da eta laster amaitzea espero da.
  1. Fasea: Erdiko Kale 1etik 32ra: egikarituko den hurrengo fasea da. Zenerreko arduraduna harremanetan jarriko da komunitateko arduradunarekin, hark proposamenari baimena eman diezaion.
  1. Erdiko Kale 34tik 60ra eta bakoitiak + Gazteluondo 3tik 13ra. 4. fasea amaitutakoan, fase honekin hasiko dira.
  1. Fasea: Iturriotz: 18tik 30era eta bakoitietan. 5. fasea amaitutakoan, fase honekin hasiko dira.
  1. Fasea: Iturriotz 1etik 7ra eta bakoitiak. 6. fasea amaitutakoan, fase honekin hasiko dira.
  1. Fasea: Olarte 18tik 6ra eta bakoitiak. 7. fasea amaitutakoan, fase honekin hasiko dira.
  2. Fasea: Maala 23tik 1era eta bikoitiak. 8. fasea amaitutakoan, fase honekin hasiko dira.

2 IRUZKIN

  1. Oso ondo Maria.

    Seguraski zuk 2024an beste “puestazo” baten egongo da gure alkatesa ta bere ondorenguai utziko dotza marroia.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen