Udalak 2’6 milioi inguru erabili ahalko ditu Santa Teresako igogailuen obrak egiteko

0
773

Obra horien Zuzendaritzari dagokionez, lizitazioa ireki du berri Udalak, 81.000 euroko aurrekontuarekin (BEZ barne). Obren Zuzendaritzak “18 hilabeteko” iraupena izango du. Obren exekuzioak beste horrenbeste iraungo du.

Irudiak: Udala – Asmatu SL (parte-hartze prozesuan aukeran).

Aurrera jarraitzen du Musakola eta Santa Teresa elkartzeko igogailu publikoen egitasmoak.
Udalak orain gutxi obra horiek zuzentzeko zerbitzuaren lizitazioa ireki du, 81.070 euroko aurrekontua onartuta, BEZ barne. BEZ barik 67.000 euro.

Beraz, obrak zuzentzeko interesa duten enpresek dagoeneko euren proposamenak aurkez diezaizkiokete Udalari.

Obren exekuzioari dagokionez, proiektuak aurreikusten du obrak “22 hilebetetan” egitea, baina Udalak azaldu berri duenez, “hiru eremu desberdinetan egin behar izateak ahalbideratzen du jardueretako batzuk aldi berean egin ahal izatea. Beraz, ondorioztatzen da 18 hilabeteko epea egokia eta nahikoa dela obraren exekuziorako”.

Proiektuaren idazketa teknikoa jada egina dago, Asmatu SL enpresak egina. Bestalde, Udalak herritarrentzako parte-hartze prozesu bat ireki zuen, egokien iruditzen zitzaien proposamena aurkera zezaten. Goiko bi irudi horiek parte-hartzea prozesuari dagokie.

Informazio gehigarria eta gaurkotua:

Herenegun goiko informazioa jakitera eman genizuen, eta gaur Udalak datu gehiago eman ditu jakitera: Obrak egiteko lizitazioa ere ireki du, eta beraz, obrak zuzentzeko lizitazioaz gain, obrak egitekoa ere zabalik dago.

Obrak exekutzatzeko aurrekontua 2.651.155,67 eurokoa da, BEZ barne. Udalak zehaztu duenez, “mantenu kontratuaren iraupena 3 urtekoa izango da, zenbatzen hasita obrak hartzen diren egunaren hurrengo egun baliodunetik. Hala ere, Udalak uko egin diezaioke mantenu zerbitzu honi lehen eta bigarren urtearen amaieran”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen