Udalak 15 langabe kontratatuko ditu

0
1146

Lanbideren Enplegua Sustatzeko Programaren baitan

Kontratuen ezaugarriak

  • 4 lorezain

Egitekoak: Zenbait hobekuntza zehatz lorategietan, edo belar gune eta alkorkeetan dauden zuhaitzetan eta baita ere zuhaizkak dauden guneetan, lanak egitea, ondoreneko mantentze lanak errazteko.

Kontratua aldi baterako izango da (5 hilabete, egun osoz) eta hautagaiek prozesuan parte hartzeko honako baldintzak bete beharko dituzte:

  1. Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzuan lan-eskatzaile moduan izena emanda dauden pertsona langabeak izatea.
  2. Deialdia egin eta sei hilabete lehenagoz Arrasaten erroldaturik egotea.
  3. Ezingo dira kontratatu aurreko deialdietan kontratatuta izan diren pertsonak, hautagai libreak ez badaude behintzat. Baldintza hau Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak egiaztatu eta informatuko du.
  4. B gidabaimena
  5. Lanbidek enplegua sustatzeko deitutako laguntza deialdiko baldintzak betetzea (EHAA 2020/06/30).
  • 4 pintore

Egitekoak: Herrian zehar hiri altzari, seinalizazio eta udal baliabideak margotzea.

Kontratua aldi baterako izango da (5 hilabete, egun osoz) eta hautagaiek prozesuan parte hartzeko honako baldintzak bete beharko dituzte:

  1. Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzuan lan-eskatzaile moduan izena emanda dauden pertsona langabeak izatea.
  2. Deialdia egin eta sei hilabete lehenagoz Arrasaten erroldaturik egotea.
  3. Ezingo dira kontratatu aurreko deialdietan kontratatuta izan diren pertsonak, hautagai libreak ez badaude behintzat. Baldintza hau Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak egiaztatu eta informatuko du.
  4. B gidabaimena
  5. Urtebeteko lan-eskarmentua pintore lanetan.
  6. Lanbidek enplegua sustatzeko deitutako laguntza deialdiko baldintzak betetzea (EHAA 2020/06/30).
  • 6 baso-erreka langile

Egitekoak: Erreka ertzen garbiketa eta landare inbaditzaileen erradikazioa. Natura bideen sarea eta natura guneen mantenua.

Kontratua aldi baterako izango da (5 hilabete, egun osoz) eta hautagaiek prozesuan parte hartzeko honako baldintzak bete beharko dituzte:

  1. Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzuan lan-eskatzaile moduan izena emanda dauden pertsona langabeak izatea.
  2. Deialdia egin eta sei hilabete lehenagoz Arrasaten erroldaturik egotea.
  3. Ezingo dira kontratatu aurreko deialdietan kontratatuta izan diren pertsonak, hautagai libreak ez badaude behintzat. Baldintza hau Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak egiaztatu eta informatuko du.
  4. B gidabaimena
  5. Lanbidek enplegua sustatzeko deitutako laguntza deialdiko baldintzak betetzea (EHAA 2020/06/30).
  • Taldeburua

Egitekoak: Erreka ertzen garbiketa eta landare inbaditzaileen erradikazioa. Natura bideen sarea eta natura guneen mantenua.

Kontratua aldi baterako izango da (5 hilabete, egun osoz) eta hautagaiek prozesuan parte hartzeko honako baldintzak bete beharko dituzte:

  1. Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzuan lan-eskatzaile moduan izena emanda dauden pertsona langabeak izatea.
  2. Deialdia egin eta sei hilabete lehenagoz Arrasaten erroldaturik egotea.
  3. Ezingo dira kontratatu aurreko deialdietan kontratatuta izan diren pertsonak, hautagai libreak ez badaude behintzat. Baldintza hau Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak egiaztatu eta informatuko du.
  4. B gidabaimena
  5. Euskara: 1. HE egiaztatzea (agiriz edo dagokion proba eginez).
  6. Lanbidek enplegua sustatzeko deitutako laguntza deialdiko baldintzak betetzea (EHAA 2020/06/30).

Hautagaien aurretiko aukeraketa

Hautaketa prozesuan parte hartzeko interesa duten pertsonek izena eman behar dute LANBIDEn (bulego kolaboratzaileetan edo web orrian).

Lanbiden izen emateko epea

Azaroaren 9tik 16ra, biak barne.

Hautagaiaren azkeneko aukeraketa

Hautagaiaren azken aukeraketa Udalak egingo du, egokitasun probak eginez eta hautagaiek egiaztatutako merituak baloratuz.

Informazioa eta kontsultak

Deialdi honi buruz informazio gehiago (egin beharreko probak, balorazio merituak …) eta Udalak hartzen dituen erabakiak (oharrak, aurrez aukeratutako hautagaien zerrenda, azterketak edo elkarrizketak egiteko deialdiak, hautaketa proben emaitzak, eta abar) udaleko web orrian argitaratuko ditu, lan eskaintzen atalean eta interesdunen eskura jarriko ditu BAZen, Biztanleentzako Arreta Zerbitzuan.

Deialdi honi buruz interesdunek behar duten edozein informazio osagarri jasotzeko, hona jo dezakete:

BAZ (Biztanleentzako Arreta Zerbitzua)

Arano eta Garcia maisu-maistrak kalea 8

Tel.: 943 252000

baz@arrasate.eus

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen