Lanbiderekin elkarlanean abiatuko den eta Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Sailaren lankidetza eta laguntza jasotzen duen plana da.
Testua: Arrasateko Udala. Argazkia: MB artxiboa.
Kontratuaren ezaugarriak
10 pertsonentzako prestakuntza-enplegu proiektua, langabetuak kualifikatzeko helburua duena, hiri-berrantolatze integraleko Santa Teresa-Doneztebe guneko proiektuaren esparruan, igeltserotzako eragiketa osagarrien lanbide-eremuko lanetan.
Proiektuak 12 hilabeteko iraupena izango du, bi fasetan egituraturik:
- Lehenengo fasea soilik prestakuntzakoa izango da, eta bi hilabeteko iraupena izango du, eta 2023ko urrian hasiko da.
- Eta ikas-ekinezko bigarren fasea, prestakuntza-kontratazioa, 10 hilabetekoa. Bigarren fase honetan, prestakuntzak kontratu-denboraren % 35 hartuko du, eta lan-jarduerak, berriz, % 65. Kontratazioak 2023ko abendutik aurrera egingo dira.
Amaieran, profesionaltasun-ziurtagiria eskuratu ahal izango da: “Akabera zurrunetako eta urbanizazioko eragiketa osagarriak“(Kod. EOCB0209), eta “Fabrika eta estalkietako igeltserotza” (Kodea: EOZB0208).
Kontratatzeko baldintzak
Hautagaiek prozesuan parte hartzeko honako baldintzak bete beharko dituzte:
- Lanbiden altan emanda egotea.
- Langabea izatea.
- Debagoieneko eskualdeko udalerriren batean (Aramaio barne) erroldaturik egotea.
- Oinarrizko ulermen, irakurketa, idazketa eta hizketa gaztelera maila izatea.
- 2023ko urriaren 3an Kulturaten egingo den hitzaldi informatiboan proiektua ezagutu ondoren baimen informatua aurkeztea gehienez ere urriaren 4rako.
Hautagaien aurretiko aukeraketa
Hautaketa prozesuan parte hartzeko interesa duten pertsonek izena eman behar dute LANBIDEn (bulego kolaboratzaileetan edo web orrian 162023010862 eskaintza zenbakian). LANBIDEk egingo du hautagaien aurretiko aukeraketa.
Lanbiden izen emateko epea
Irailaren 19tik 26ra, biak barne.
Hautagaiaren azkeneko aukeraketa
Hautagaien azken aukeraketa Udalak egingo du, egokitasun probak eginez eta hautagaiek egiaztatutako merituak baloratuz.
Informazioa eta kontsultak
Deialdi honi buruz informazio gehiago eta Udalak hartzen dituen erabakiak (oharrak, aurrez aukeratutako hautagaien zerrenda…) udaleko web orrian argitaratuko ditu, lan eskaintzen atalean eta interesdunen eskura jarriko ditu BAZen, Biztanleentzako Arreta Zerbitzuan.
Deialdi honi buruz interesdunek behar duten edozein informazio osagarri jasotzeko, hona jo dezakete:
- BAZ (Biztanleentzako Arreta Zerbitzua)
Arano eta Garcia maisu-maistrak kalea 8
Tel.: 943 252000
Oharra:
Hautatutako hautagaiekin enplegu-formakuntza kontratuak gauzatzeko ezinbestekoa izango da programari dagokion prestakuntzarako, orientaziorako eta obra-zuzendaritza zerbitzurako lizitazioari lotutako kontratua formalizatuta egotea. (Alkatearen Ebazpena N23/01745)