Udalaitzeko gurutzearen inguruko kanta eta bertsoak [Testua: Ramon Ugalde]

0
742

Duela 50 urte Udalaitzen gurutzea jarri zutenean, arrasatearren euren jakinduria teknikoa, antolatzeko gaitasuna, ahalegin fisikoa jarri zuten. Baina ekintza hori bertso, poesia eta musikaren inspirazio iturri izan zen.

Argazkiak: Ramon Ugaldek bidaliak.

Manuel Lekuonak Udala mendi poema egin zuen, Jose Luis Iñarra parrokoak bertso batzuk prestatu zituen eta Jose Manuel Arriolak zortzi bertso jarri zituen. Juan Arzamendik musika jarri zion Udala mendiri. Onartu beharko dugu esperientzia osoa izan zela Udalaitzeko gurutzearena: kirola, ingeniaritza, erlijioa, nolabaiteko auzolana, musika, literatura …. Eta abar uztartu ziren. Gaur egun holako ekintza bati “perfomance” deituko liokete.

Bertsoak eta poema gipuzkeraz daude, eta garai hartan idazten zen bezala ekarri ditut artikulu honetara. Uste dut ulertzeko ez dela inolako arazorik izango.

Udala mendi

Udala mendi udala mendi / euskal aitzikzutunena/ Araba alboan, erdi Bizkai erdi Gipuzkoaizena/Zeruko Jaunak eukiko al au/ beti gaur baizen zuzena/euaizen arte zutunik dedin/ euskaldunaren izena.

Bere egilea Manuel Lekuona oiartzuarra izan zen eta musika Juan Arzamendik jarri zion.

Jose Luis Iñarra parrokoak egindako bertsoak:

Jai ta igandero / – ez jan ta ez lo/ Tontorrik tontor Udalatxpuntaraino/ orain gorago/ zeru gallurreraño / igorik dago / gure Erregetxo.

Eta bertso hau gurutzearen inaugurazioko ekitaldiko mezan, eskaintzan botatakoa:

Mendizaleen kirola au da / mistika baten eredu / begiz ikusi muñezausnartu/ ludiko ainbatedergallu/ izar ta eguzki, mendi tabaso/ izotz, elur tairustu…/

Goiko Jaunaren altasunaren erakusgarri ditugu.

Ondokoak urte hartan hildako Arrasateko mendizaleei eskainitakoak:

Gaurko Mez-ontan ezin aztu nik / Erregetxokin batean / Luis Zabaleta, Pako Azpiazu/ illak mendi kirolean / Bata Intxortan, bestea berriz / Joan zitzaigun Gorbean / Orain irurok lagun ditugu/ Jaungoikoaren aurrean.

Iru lagunen mendi kirola / iru lagunen Eriootza / oiekin nasiartu zuk, Jauna / Mendizaleen otoitza / Gurutz aurrean egiten degu / iru lagunen oroitza / Aien antzera, mistika baten murgill gaitezen bakoitza.

Jose Manuel Arriolak eginiko bertsoak

Jose Manuel Arriola, debarra, urte askotan izan zen Mondragoeko kalezaiña, bertsolari oso ona zen eta 1971ko azaroan zortzi bertso eder egin zizkion Udalaitzen gurutzea jartzeari.

Harrigarria egingo zaigu baina guretzat Udalaitz oso mendi polita izango da baina berak ez zion aparteko edertasunik ikusten. Mendizaletasuna funtsean kaletarren kirola da. Jose Manuel, kalezaina izan arren, beste begirada batekin baloratzen zuen Udalaitz. Horregatik Udalaitz deskribatzeko erabiltzen dituen hitzak ez dira oso positiboak: traketsa, bide latza, hainbeste arkaitz eta hainbeste arantza, aitzkalderra (irkina, pobrea, ia ezer ematen ez duena) , artzainentzat ez dira toki nobleak, ardientzat arriskutsuak, zatarra …

Udalaitzeko gurutze jartzeari

1
Txalogarrizko egintza/Mondragoikoerrian/ gaurko semiakegin/lengoenaurrian/ beti agertzen zana/ egin biarrian/udalaitztraketsean/ etxeko lurrian/ bi gurutze zutitu/gaillurgaillurrian.

2
Jakinik orain arte/ bete etzuala/ guztion iritzia/premizkozuala/ Euskal Errikogaillur/ askotan bezela/ Udalaitzek gurutza / iritsi zezala / Orra or baten ordez/ bieren itzala

3
Udalaitz gerturikan/ ezagutzen dunak/ badaki ez dirala/ txantxetako lanak: / gurutzeak dituzte eskuz eramanak/ beste bearzituzten/ material danak/ badira izerdia / atera dutenak,

4
Ainbestekoastuna/ izanik gurutza / eramateko berriz / guztiz bide latza: / hainbeste arkaitzeta/ainbestearantza/nolabaite igoak / dituzte goruntza /Gaillurrean diote / eman erregetza.

5
Ain egintza jatorra / ta ustez betiko,/ lotsarik ez duana/ bate errirako/etzaio, ez, iñori/iñoiz damutuko / Naiz aitzkalderraizan/ bai deguetxeko/ pitxi oberikanzer/ zitzaion jarriko?

6
Artzaientzat ez ditu / ain toki nobleak/ naiz eta baditu´ere / batzuek obeak/ Ardientzat ez dira / arrisku gabeak,/ ala ere baditu / beraren zaleak / zatarra izan arren/ bere maitaleak.

7
Arrasateri goitik / begiratzen dio/frutu umilik ere / eman izan dio / Arte gurrak ez du/ gaur asko balio / bañaalerebadu/ beste zerbait geio: / degun urik onena/ berari zor zaio.

8
Orain arte izan/ dituan bezela/ maitaleak berriz e / izan ditezela,/ gurutzeak jabetza / izan dezatela/ Orain egin danlana/ jolasa ez dala,/ fruitu urriak eman/lezazke bestela.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen