David Urrutia ere udako argazki lehiaketan parte hartzera animatu da. Horretarako, hiru argazki bidali dizkigu. Lehengo argazkia Udalaitzeko kobazuloan eginda dago, atzeko partean Anboto mendia ikusten da, aparteko bistak eta kriston konpainian, ezkerretik hasita; Gabriela Beurko, Alex Garcia, Elena Dominguez eta Joseba Badiola.

Bigarrenean tripodea erabilita, Udalaitzeko kobazuloan eginda dago, atzeko partean Anboto mendia ikusten da. David Urrutia eta Elena Dominguez, maitasuna bistan dago.

Hirugarrena Gabriela Beurko da Udalaitzeko kobazulotik jaisten eta Anbotoz gozatzen.
Gogoratu parte hartzeko azken eguna irailaren 15a dela.