Udalaitz da Arrasateko gailurrik ezagunena eta arrasatearrek gehien maite dutena. Aspaldi honetan, gainera, asteburuetan zein astegun buruzurietan, beti aurkituko duzu norbait mendi buelta bat egiten.
Testua: Joxe Felix Diaz de Tuesta.
Ederra eta gogorra izateaz gainera, ikuspegi apartak dauzka Udalaitzek. Alde batera, Anboto eta Orixol. Bestera, berriz, Kurtzebarri, Orkatzategi eta Aloña. Kostaldera ere, mendi andana: Oiz, Izarraitz, Ernio, Txindoki, Beriain… Zein baino zein ederragoa.
Aste honetan, aspaldiko partez, Udalaitz igo dut Felipe Uriarterekin batera. Eta bueltatzekotan geratu gara, bizkar edo haitzen bat igotzeko.
Hona hemen Udalaitz mendian egindako ibilaldian Felipek eta biok ateratako argazkiak.