Erabaki honek helburu du “herritarrei zein herriko enpresa txiki eta autonomoei laguntze aldera, ez da abian jarriko ikasturte berria hasi artean”.
Argazkia: Udala.
Udalak ez du TAO zerbitzua berrabiaraziko irailera bitarte. Covid 19aren pandemiaren ondoriozko Alarma Egoera ezarri zenetik bertan behera utzi zen zerbitzua, eta orain, berraktibazio fase honetan “herritarrei zein herriko enpresa txiki eta autonomoei laguntze aldera, ez da abian jarriko ikasturte berria hasi artean”.
Alarma Egoera ezarri arte Uribarri etorbidean, Uribe kalean, Loramendi kalean eta Arimazubi plaza inguruan zegoen TAO.
Edozein zalantza argitze aldera, herritarrak Udalarekin harremanetan jarri daitezke 943 252 000 telefono zenbakian edota udala@arrasate.eus helbidean.

Ordaindutako dirua bueltatuko digute? Martxotik daramagu TAOrik gabe.
Irailian pagau biko da hiru aldiz gehixau. Politte dator Arrasateko TAO sistema barrixe. Tarifa berrixak noiz komunikauko ditu Udalak?