Udala: “Inausketa egin da etxeetara arramak ez sartzeko, txosten teknikoa errespetatuz”

0
1052

Udal-gobernuak argitu duenez, “EAJk aipatzen duen zuhaitza kentzea gomendatzen du txostenak, eta kendu ezean, inausketak egitea gomendatzen du etxeetara larrei gerturatzen delako. (Txostenean jasota dagoen argazkiak argi erakusten du zuhaitza etxebizitzen eraikinera sartzen dela)”.

Argazkia eta beheko testua: Arrasateko Udala.

EAJk zabaldu duen oharraren harira, Arrasateko Udalak honako hau adierazi nahi du:

-Arrasateko Udal Gobernuak beti eta uneoro jardun du teknikoen gomendioei jarraituz, eta hauek proposatutako esku-hartzea eginez.

-Txosten teknikoa 2020ko urriaren 27koa da, hau da, EAJ eta PSOEren koalizio gobernu garaikoa.

-Txosten tekniko hau berriki eskatu dio EAJk Udal Gobernuari. Apirilaren 16ko “Auzoak eta OZM” batzordean onartzen da txostena ematea. Txostena alkatetzan dago EAJko ordezkaria noiz pasako zain apirilaren 19tik. Uste dugu ez dela zintzoa, ezta profesionala ere ez, dokumentazioa jaso gabe honelako akusazioak egitea. 4 astez daroa dokumentazioa EAJren ordezkaria den Ander Garayren zain.

-Ulertzen dugu gai hau batzordeetan landu beharrekoa dela, baina behin EAJk gaia komunikabideetara atera izanak, gaiaren azalpen kronologiko bat egiteko beharra ikusten dugu, asmo txarreko irakurketarik egon ez dadin:

1.- 2017an bizilagun baten eskaera heltzen da udalera zuhaitza kentzea eskatuz.
2.- 2017ko otsailean zuhaitzen zaintza eta mantentze lanak egiteko txosten tekniko bat egitea onartzen du OZMA batzordeak aho batez
3.- Txostena 2020ko urrian aurkezten da, 3 urte eta erdi ondoren. Honek hainbat zuhaitzen mantentzea eta mozketak planteatzen ditu
4.- EAJk aipatzen duen zuhaitza kentzea gomendatzen du txostenak, eta kendu ezean, inausketak egitea gomendatzen du etxeetara larrei gerturatzen delako. (Txostenean jasota dagoen argazkiak argi erakusten du zuhaitza etxebizitzen eraikinera sartzen dela).
5.- Aurten ere inausketa egin zaio zuhaitzari, aurrekoetan baino sakonagoa, bizilagunen etxeetara arramak sartu ez daitezen, baina beti txosten teknikoa errespetatuz.

-Uste dugu gai hauek udal erakundeek elkarlanerako eta elkarrizketarako aukera ematen duten batzordeetan lantzeko gaiak direla. Azalpenak eskatu eta emateko.

-Honelako salaketa faltsuek nahasmena besterik ez dute sortzen herritarrengan, eta politikarekiko sinesgarritasun falta dakar. Lokatzaren politika besterik ez dira.

-EH Bildu eta Elkarrekin Arrasate alderdiek osatzen duten gobernuaren konpromisoa erabatekoa da ekologiarekin eta trantsizio energetikoarekin. Arrasate berdeztatu beharra dugu, eta lan horretan ari gara.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen