Udala: “Gizarte-babesa bermatu eta inbertsio-maila handituko dute Aurrekontuek”

0
325

(Publirreportajea) Arrasateko Udalak 36’2 milioi euroko Aurrekontuak izango ditu 2021ean, eta bi funts nagusi betetzera zuzentzen dira: “Herritarren babesa eta ongizatearen bermea, eta garapen ekonomikoa eta Arrasateren etorkizuneko zimendu eta proiektuen garapena”.

Argazkia: MB artxiboa.

Maria Ubarretxena alkateak adierazi du Aurrekontu “aurrerakoiak direla, eta erabat salbuespenezkoak, onartzen diren testuinguruagatik. Covid-19ak eragindako pandemia medio, Udalaren sarrerak murriztu diren arren, inbertsio publikoa herriaren traktore izatea dugu jomuga, ingurune sozial zein ekonomikoa berreskuratu artean”.

Izan ere, “lehen lerroan eta indartsu nahi dugu egon Covid-19a garaitzen dugunerako, azkartasunez ekiteko etorkizun hurbilari”.

Aurrekontuak zehazteko “lehen eskutik ezagutzen ditugu herritarren eta herriko ehun ekonomikoaren egoera. Bizi dugun paradigma-aldaketa eta Covid-19 birusaren ondorioz jasandako pandemia eragin zuzena izaten ari da herritarrengan, jarduera ekonomikoetan, hiri-ekosisteman eta ekosistema naturalean”.

Udalak baztertu du “murrizketa mota oro, Arrasateko Udalak lidergoa hartu du pandemiaren aurrean, eta inor atzean utzi gabe, herriaren garapen globala bultzatzea du oinarri: soziala, ekonomikoa eta jasangarria, era komunitarioan gainera”.

Udalak helburu du “Covid-19ak kendutakoa berreskuratzea, eta alor ororen modernizazioa eta optimizazioa bultzatzea normaltasun batera iristen garenerako”.

Pandemiaren aurkako borrokan, “Arrasateko Udalak sustapen neurriak ezarri ditu lehen unetik: laguntza soziala indartu, ehun ekonomikoari babes neurriak, sustapen kanpainen bultzada edota inbertsio ororen mantenua”.

Horretarako, 2019ko aurrekontuaren 3.000.000 euroko gerakina baliatu du Udalak. “Bide beretik jarraitzeko proposamena luzatu die oposizioko alderdi guztiei Udal gobernuak 2021eko aurrekontu-proiektuan”.

2021era begira “ez da inolako murrizketarik aplikatuko. Areago, ongizatea bermatzeko lan-ildoak sendotu ditugu ere. Salbuespen egoeran aurkitzen gara, eta erantzun bereziak eskatzen ditu”.

Erabaki hori oinarritzen da “Udalaren egoera finantzarioan, izan ere, azken urteetako gestioagatik ona da, 0 zor egoeran gaudelako, eta ondorioz egoera paregabean gaude mailegua eskatu ahal izateko, inolako arazorik gabe amortizatzeko aukera baitugu epe laburrean”. 

Inbertsioa gehien igo den hiru sailak Kultura (%22ko igoera), Tokiko merkataritza (%22) eta Garapen komunitarioa (%14) dira. 

Kulturaren igoera ematen da “bereziki Kulturola eta Juan Arzamendi Musika Etxearen proiektuak amaitzeko diru-partidak (1.602.341,26€) bertan ezarri direlako”.

Gizarte zerbitzuen alorrean aipatzekoa da “etxez etxeko zerbitzua zein pobreziaren kontrako larrialdi planetarako aurrekontuek %40ko igoera izan dutela, 1.229.000 € bideratuz bi egitasmo hauetara”.

Horrez gain, “babesgabeko egoerei aurre egiteko zerbitzuaren aurrekontua 322.950 eurokoa izango da eta tutoretzapeko etxebizitzen laguntza zerbitzua ere indartu egin da izanik kontu sail osoa 60.000 eurokoa”.

Bestetik, “Lan ere Bai Berri programa indartu da 75.000 eurorekin eta dependentzia baxua duten pertsonentzat bideratutako eguneko zentroaren obra Garibai 1 zenbakiko lokalean 50.000 €”.

Hezkuntzan, esaterako, Erguin Herri Eskolako komunak berritu egingo dira, eta hartara 190.000 € bideratuko dira.

Tokiko Merkataritzaren aurrekontuan igoera nabarmenenak honakoak dira: “diru laguntzetan 33.000 € gehiago eta merkataritzako ekintzetarako 12.000 € gehiago arlo honetara bideratzen den zenbatekoa izanik 250.180 €”.

Ekobulebarra, Galizia kaleko igogailu publikoa, Leintzibar kaleko bidegorriaren lotura edota autobus linea berria , proiektuen artean

Ekobulebarraren obra honezkero martxan dago: “1.250.000 euroko partida ezarri da funts hori betetzeko. Horrez gain, zuntz optikoaren ezarpena bultzatuko da erdigunean zein baserrietan”:

“Zuntz optikoa erdialdean jartzeko proiektua egiteko 20.000 euroko partida sortzea proposatzen dugu, eta baserrietara bideratzeko Aldundiaren bitartez burutuko da lana”.

Leintzibar kalean bidegorria egiteko proiektua egiteko “15.000 euroko partida hobetsi da, Araba etorbideko eta Arrasate pasealekuko bidegorri sareak lotzeko”.

Galizia kaleko igogailu publikoaren proiekturako “110.000 euro bideratzea proposatzen da ere. Garagartzako auzoan fibro-zementozko hodiak aldatzeko 150.000 euroko partida ezarri da eta Parcour parkea egiteko Obenerrekako frontoian 120.000 eurokoa, Arrasate kirol-herria izatea bultzatuz”.

Halaber, 420.000 € bideratuko ditu Udalak “langabeak kontratatzeko Udal Enplegu Planaren baitan, baita enpresa berriak sortzen laguntzeko 35.000 € ere, langabetuen formakuntza hobesteko 30.000 € edota langabetuak kontratatzeko laguntzara 87.500 €”.  

Horrez gain, herri-autobus linea berria jarriko da martxan “zuzenagoa, TAOren egitasmoaren baitan zentroa eta parking disuasorioak konektatuko dituena lantzadera modura, 217.500 eurorekin”.

Oro har, “herriko garraio publikoaren zerbitzura 747.500 € bideratu dira eta garraio publikoa izanik irabazi asmorik gabeko zerbitzua 110.000 € bideratu dira horrek eragingo duen defizita estaltzera”.

250.000 euroko diru-partida ezarri du Udal Gobernuak prozesu parte-hartzaileak bultzatzeko, hala “politika publikoen erdigunean herritarra jartzeaz gainera, parte aktibo bilakatuz Arrasateren eraikuntzan”.

Hainbat egitasmoren artean, “Jose Luis Iñarra kalean, Altamiran eta Altamirazpin zer egin erabakitzeko prozesu parte-hartzailea martxan jartzeko 15.000 euroko partida bat sortzea proposatu du Udal Gobernuak eta herritarrek kiroldegi berria nolakoa izatea nahi duten irudikatzeko 20.000 euro”.

Udal Gobernuak aurrekontu-proposamena Udalean ordezkaritza duten “alderdi guztiei helarazi zien eta Ogasun Batzordean garatu da behin betiko proposamena”. Aurrekontuak aurreko asteko Osoko Bilkuran onartu ziren.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen