(Publirreportajea) Udalak aurten, 17 langabetu kontratatu ordez, 30 kontratatuko ditu. Emakumeen, 55 urtetik gorako pertsonen, gazteen,… kontratatuzioa sustatuko du gehienbat. Udalak adierazi bezala “jarduera eraginkorrak garatu nahi ditugu, lan munduratzea bultzatu, lehiakortasuna garatu eta lan munduan kalitatezko enplegua eta soldata-baldintza onak sustatu”.
Arrasateko Udalak martxan jarri du Covid-19aren aurkako Enplegu Plana. 665.328,37 euroko aurrekontua dauka, eta Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren finantzazioa du.
Izan ere, hartara Udalak Lanbideri 402.730 euroko diru laguntza eskatua dio. Horrela, “jarduera eraginkorrak garatu nahi ditugu, lan munduratzea bultzatu – adierazi du oraintsu Maria Ubarretxena alkateak -, lehiakortasuna garatu eta lan munduan kalitatezko enplegua eta soldata-baldintza onak sustatu”.
Enplegu Plan hau eta tokiko komertzioa sustatzeko ‘Txikiak egiten gaitu Haundi’ kanpaina osagarriak dira, eta helburu amankomunak dituzte:
“Herritarren ongizatea bermatzea, lan aukera duinak eskainiz, eta enpresa ehuna babestea, gure herriaren aberastasun iturri nagusi”. Izan ere, “Udal Gobernuak lehentasun bakarra du: pertsonak”.
Kontuan hartzekoa da Udalak, gai honetan eskumenik ez duen arren, “aurrerapauso bat ematen duela eta irtenbide bat proposatzen duela herritarrentzako arazo handienarentzat (Eustaten arabera, langabezia)”.
Pandemiaren testuinguruan egonda ere, Arrasatek lortu du langabezia jaistea: Abuztuan bere gorenean izan ostean, irailean langabeziak behera egin zuen, eta urrian joerari eutsi egin dio.
Horri esker, irailean denera 1.448 lagun lan barik zeuden arren, urrian 1.341era jaitsi da kopurua. Hots, %14’08tik %13’09ra. Edo bestela esanda, 107 arrasatearrek lana aurkitu dute urrian. Enplegu Planera itzulita, plan hau 8 lerroz osatuta dago:
- Udalak herriko langabeak kontratatzea interes publikoa duten proiektuak garatzeko (417.828,37 €)
- Arrasateko Enpresetan herriko langabeak kontratatzeko diru laguntzak (87.500 €)
- Titulatu berrien laneratzerako ekimenak (7.000 €)
- Enpresa berrien sorkuntzarako diru laguntzak (35.000 €)
- Langabeentzako ikasteko diru laguntzak (30.000 €)
- Ekonomia suspertzeko ekitaldiak, enplegu azoka (15.000 €)
- Ekintzailetzaren sustapena (23.000 €)
- Lanerako prestakuntza (50.000 €)
Diru laguntzen deialdiak jada zabalik daude eta 2020ko abenduaren 31 bitarte eska daitezke Udalean bertan, BAZen edo arrasate.eus webgunean.
Lerro nagusienaren inguruko xehetasun gehiago Marga Garmendia Udaleko Enplegu teknikariak ematen ditu ondorengo bideoan:
Egoera zaurgarrian dauden 30 herritar kontratatzeko, Udalak baliatu egingo ditu Lanbideren bi programa ezberdin, ondoko bi programak, hain zuzen:
Enplegu Sustapeneko Toki Ekintzen 2020ko deialdia:
Programa honen bidez 28 kontratu egingo dira
· Herritarren laguntzaileen lan taldea: berria da lan talde hau, 8 lagunez osatuta egongo da, eta Udaltzaingoaren ardurapean egingo du lan.
· Eraikinetako garbitzaileen lan taldea: berria da lan talde hau, 5 lagunez osatuta, eraikinen garbiketa langileekin batera arituko dira, udal-eraikinen garbiketa bereziak egiteko, COVID 19 pandemiak sortutako behar berriei erantzunez.
· Lorazaintzako peoien lan taldea: iaz kontratatu bat izan zen, aurten 4ko taldea osatu nahi da, eta lorategi publikoen mantenuko langileekin batera arituko dira.
· Baso eta erreka mantenuko lan taldea: ohiko lan taldea 4 lagunez osatu da, eta aurten 7 laguneko taldea egitekoa da (6 peoi eta talde buru 1).
· Pintoreen lan taldea: iaz 2 kontratatu ziren, eta aurten 4ko taldea osatu nahi da.
Programa honetan parte hartzeko ezinbestekoa da langabezian egotea, Lanbiden izena emanda:
- %40 gutxienez emakumezkoak izatea (11)
- %15 gutxienez >55 urtekoa izatea (4)
- %30 gutxienez DBE (RGI) onuraduna izatea (8)
- Gainerakoak (7) kolektibo hauetako batean kokatu beharko dira:<35 urtekoak, >45 urtekoak, luzaroko langabeak eta COVID 19 alarma egoeraren ondorioz lana galdu dutenak.
Udal webgunean ere iragartzen dira deialdiak: Hautaketa probak egin(go) zaizkie inskribatutakoei. Kontratu guztiak 2020ko abenduaren 31 baino lehen hasiko dira, eta 6 hilabetetako iraupena izango dute, lanaldi osoan.
Gazteen Enplegua Sustatzeko 2020ko deialdia:
Programa honen bitartez 2 kontratu egingo dira: Turismo teknikaria eta Euskaltegiko Moodle plataformako kudeatzailea.
Ezinbestekoa da 16 eta 30 urte bitarteko adina edukitzea, langabezian egotea, Lanbiden inskribatuta eta Gazte Bermeko Sisteman inskribatuta egotea. Informazio gehiago hemen klikatuz. 2020ko azaroaren 28a baino lehen hasi behar dira.
Bide honetan, enplegua sortzeko, Udalak erakunde eta eragile ezberdinekin elkarlan estuan dihardu, langabeziari aurre egin eta enplegutasuna areagotzeko asmoz, Edurne Unamuno Udaleko Enplegu zinegotziak bideo honetan azaldu bezala: