Whats app mezu baten arabera, Udalak aurreko astean erabaki omen zuen “Arrasaten astelehenean [gaur] eta asteartean ura moztea”. Udalak gaur hori ukatu du, eta ziurtatu du prentsaurrekoan azaldutako lanean diharduela.
Whats app-eko mezuaren harira, gaur Udalak azaldu du “hasieratik aktuazio azkar bat planteatu genuela, ur-ihesa konpontzeko, 30 litro segunduko galtzen ari baitziaren”.
Aktuazioa horrek helburu zuen “ur-ihesaren lekura zuzen-zuzenean iristea – azaldu du Obrak eta Zerbitzuetako zinegotziak – eskabadorarekin zulagailuak erabilita. Izan ere, ihesa lurrazpian 7 metrora eta hormigoiz inguratuta dago”.
Horrek, baina, “eskatuko luke herria ur barik bi egunetan uztea. Kontuan hartu behar da hodi nagusia dela, baita herriak duen ur edangarriko sarrera bakarra ere”.
“Egia da aukera hori aztertu genuela, eta bilera horiek entzundako baten batek aukera hori aipatu zuen bere ingurukoei, informazio-iturria Udala zela esanez”.
“Mezu hori jendartean zabalduz joan zen, whats app mezu baten bidez, eta psikosi antzeko bat edo psikosi oso bat eragin du herrian”.
Hala ere, “Udalekook ur-ihesetan adituak direnekin hitz egin genuen (Ur-kontsortzioarekin, Aldundiko Ur Azpiegiturarekin,…) eta aholkatu ziguten aukera hori ez erabiltzea, B plan bat izan gabe”. Izan ere, “Udalak herritarrei iragarriko balie 36 edo 48 orduko ur-mozketa bat nahikoa izango litzatekeela, baina gero praktikan denbora-tarte hori nahikoa ez balitz…?”.
“Herri bat 3 egun ur barik uztea ezinezkoa da, Arrasatek dituen Industriarekin, 22.000 biztaleekin,… Horregatik B plana martxan jarri genuen, eta prentsaurrekoan iragarri genuen zer egingo genuen, baina ordurako whats app-eko audioa bolo-bolo zebilen”.
Ordea, “Udalaren iragarpenaren ostean, ez zen whats app bidezko mezurik aurreko whats app-eko mezua gezurtatzen – adierazi du Victoriano Fuentes zinegotziak – . Horregatik Arrasate Opinan parte hartu nuen”.
Aurreko astearteko ur-mozketari dagokionez, “San Josepeko ur-deposituaren mailatik behera dauden kaleak ura jasotzen jarraitu zuten”. Ordea, “depositu hori baino altuago daukaten kaleek (Makatzena eta Altamira esaterako) ez zuten urik izan”.
Udalak “badaezpada, depositu bat baino gehiago daukagu, ez soilik Zalduspekoa, Santa Barbarakoa esaterako, eta depositu horiek urez hornitu dezakete herria, hodietan dagoen uraz gain”.
Aipatzekoa da “urak uhertzen direnean, Udalaren sistemak automatikoki abisatzen duela, eta ondorioz ezin da ur hori erabili. Adibidez, aurreko astean zenbait ekaitz izan ziren”.
Oro har, Udaletik “nahi dugu arazoa konpontzeko behin-behineko hoditeria egitea eta matxuratutako hodia ez jaustea”. Horretarako “gaur hodiak kudeatzen dituen enpresa bat etorriko da, bypassa egin ahal izateko, eta zehaztuko digu zer-nolako hodia jar daitekeen bertan”.
“Arratsaldean beste enpresa bat etorriko da, luzorua egonkortu behar duena. Enpresa hauek Ur-kontsortzioak jakitera eman zizkigun”.
“Oro har, ez da lan erraza izango, eta horregatik aurreikuspenak gutxienez 2-3 astetakoak dira. Horixe espero dugu, eta gu horretarako lanean gabiltza buru-belarri”.
Gai honekiko udalaren kudeaketa oso eskasa izaren ari da, desinformazioa hasieran, mezu kontrajarriak, eskoletan ura moztuko dela esan gero ezetz, ez dakit ba