Udala auzoan gaizki aparkatutako autoetan abisuak jartzen hasi dira

6
1416

Uda honetan, Arrasateko Udala hainbat neurri jartzen hasi da, udan Udala Auzoan izaten den auto mazifikazioa konpontzeko. Gaur hasi da uztaileko eta abuztuko lehen astebururako autobusa ordubetero auzotik pasatzen (eguerdian zerbitzua ordu erdiro dago). Gainera, aparkalekuak ere berregokitu dituzte, autobusak igaro ahal izateko eta baserritarrentzat bidea bermatuz.

Autobusaren inguruko informazioa irakurtzeko klikatu hemen

Gaur, uztailak 5, eguraldi bikaina egin du Udalan eta autobus zerbitzua martxan ibili den arren, auto pilaketa handia izan da auzoan. Udaltzaingoak hainbat buelta eman ditu auzotik garabiarekin eta gaizki aparkatutako autoetan abisuak jartzen hasi da momentuz. Abisuak goiko aparkalekuetan gaizki aparkatutako autoei eta bide ertzetan, galtzaka inbaditzen egon diren autoei jarri dizkiete udaltzainek.

Arrasateko Udalak gaur erakutsi duen jokabidea zoriondu nahi izan dute zenbait familiatako bizilagunek:

“Arrasateko Udalak hartu duen jokabidea zoriondu nahiko genuke, gauzak gaizki egiten direnean kritikatu dugun bezala, ondo egiten denean ere zoriondu beharra dago, eskerrik asko”. Jokabide hau mantentzea espero dute bizilagunek: “Asteburuetan autobusa dagoela aprobetxatuz, gaizki aparkatuta dauden autoak erregulatzea aukera ona ikusten dugu. Ikusi dugu erregulazio gabe ezin dela aparkalekuen erabilpen egokia bermatu eta orden bat ezartzen bada auzoan, autobusean igotzera ere jende gehiago animatuko dela uste dugu”.

Bizilagun hauek ez dute orain artekoa errepikatzerik nahi eta autoan hurbiltzen direnei, ereduz jokatzeko eskatu diete: “Urteetan izan ditugu arazoak etxera sartzeko, gure gurasoek gaizki pasatu dute, barrutik oso gogorra izan da egoera kudeatzea, guk ez dugu hau jasaten jarraitu nahi. Ez gaude Udala auzora jendea etortzearen aurka, autobusean edo autoan etorrita, aparkalekuak errespetatuz eta ingurumena zaiduz datozen guztiak, ongi etorriak dira”.

6 IRUZKIN

  1. Nik uste dut negozioak ez daudela ados isunak jartzeko aukerarekin, eurentzako autobusen gaia eta autoei isunak jartzearena maltzurkeriak direlako, jatetxeen negozioek bezeroendako parkinga antolatu behar dute.

  2. Udala auzoko bizigalun bezala esan dezaket hemen agertzen den kontakizuna ez dela auzoko guztion iritzia. Bertsio honekin ez nago ados, inor ez baita etxera sartu ezinda geratu inoiz Udala auzoan. Isunak jarri baino lehen aparkaleku alternatiboak ahalbidetzea izango litzateke aukerarik egokiena eta tamalez, oraindik ez da horrelakorik egin. Multak jartzea ez da konponbidea.

  3. Kaixo, oso ondo dago autobusa jartzea, baina abisuak jarri baino lehen mesedez egokitu behar bezala orain dauden parkingak, izan ere, udalara ez dator soilik Arrasateko jendea
    Agur bat

    • autobusa edonork har dezake, ez da arrasatekoentzat soilik. Udala ez da Disneylandia, auzokoak errespetatu behar dira.

  4. Arrasateko udaletxearen araudia zurruna da: negozio pribatuei parking pribatuak exigitzen dizkie.
    Auzo honetan aldiz, gutxi batzuen interes ekonomikoak onura kolektiboaren gainetik daude. Arrasateko udala egoeraren konplize zuzena da.
    Udalatx eta inguruak zainduak nahi badira, egoerak erregulazio zurruna eskatzen du.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen