Udal-talde guztiek Azaroaren 25eko adierazpen instituzionala adostu dute

0
122

Testua: Arrasateko Udala / Argazkia: MB artxiboa.

Aurten, urtero bezala, Udalak bat egin du azaroaren 25a, Emakumeen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna aldarrikatzeko Mugimendu feministak egindako deialdiarekin.
Arrasateko Udalak emakumeen aurkako indarkeria, eraso edo jarrera sexista guztiak gaitzetsi, eta errespetua eta berdintasuna aldarrikatzen ditu bizikidetzaren oinarrizko balore ukaezin gisa.
2021an, 41 emakume hil dituzte. Horietako bi EAEn hil dituzte bikotekideek edo bikotekide ohiek.

Horiez gain, 3 neskatila eta 2 mutiko hil dituzte aurten, Arrasateko Marian Ibarluzea Etxabe ere ahaztu gabe. 40 urte zeramatzan Kanarietan bizitzen eta 2020ko abenduan hil zuen bere bikotekideak.

Horregatik, Udalak gaitz hau pairatzen duten edo sufritu izan duten emakume guztiekiko elkartasuna adierazi nahi du, indarkeria matxista kasuak ez direlako soilik eraildako emakumeenak. Tratu txarrak, umiliazioak edota etxeko indarkeria ekonomikoa ere indarkeria dira..

Emakume txokoa udal zerbitzuak, herriko Mugimendu Feministarekin elkarlanean, hainbat ekintza antolatu ditu. Aurtengo leloa “Nik sinesten dotzut, eta punto” da, eta zalantzan jarri, isilarazi eta ukatu diren emakumeei egiten die erreferentzia. Horrela, sinisgarritasuna eman nahi diegu emakume horien bizipenei. Izan ere, zoritxarrez, emakumeen aurkako indarkeria normalizatu eta isildu egin da, bigarren mailakotzat hartu, eta zilegitasun guztia kendu zaio.
Mugimendu Feministak bi ekintza antolatu ditu: azaroaren 25ean, osteguna, 19.00etan, Seber Altuben izango den elkarretaratzea eta Kulturateko Klaustroan “Nik sinisten dizut” irakurraldi kolektiboa ostegunean, abenduaren 2an, arratsaldeko 19.00etan.

Irakurketa horren helburua indarkeria mota guztiak ikusaraztea, bizipenak ezagutzea eta elkarrekin ahalduntze feminista lortzen da.

Arrasateko Udalak Mugimendu Feministak antolatutako ekintzetan parte hartu eta herritarrei hausnarketa egiteko gonbitea luzatu nahi diegu, indarkeria matxistari aurre egitea guztion ardura delako eta eraso sexistak salatzeko gizarte osoaren indarrak batzea beharrezkoa delako.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen