Udalak gaur erantzun digu TAO martxan jartzeko “data zehatza dugunean komunikazio ofiziala egingo” duela. Albiste honetan TAO bakoitzaren inguruko datu gehiago azaltzen dira.
Mondraberrik uztailean TAO jarriko den kaleen zerrenda ezagutu zuen eta horren berri eman zuen.
Udalak aurten aparkatze sistemaren inguruan onartutako ordenantzak datu jakingarri gehiago azaltzen ditu, eta ondorengo lerroetan irakurgai daude:
Oro har, TAOko aparkalekuetan aparkatu ahalko dute “motozikletek, turismoek, turismotik eratorritakoek, ibilgailu misto moldagarriek eta beste ibilgailu motordun batzuek (3.500 kiloko edo gutxiagoko BGM duten ibilgailuek, autokarabanek edo ibilgailu bereziak ez direnak)”.
EXPRESS TAO:
- Lerro urdina eta zuria dauzka.
- Ordutegi jarraitua izango du astelehenetik ostiralera: goizeko 09.00etatik arratsaldeko 20.00etara.
- Zapatuetan goizeko 09:00etatik 13:30era.
- Gehienez 30 minututan aparkatuta egon ahalko da.
- Arrasaten erroldatutako ibilgailuek tarifa onura bat izango dute, 15 minutukoa aparkaldi bakoitzeko.
- Bertan ezingo da aparkatu bertakoentzako txartela erabiliz. Beraz, bertan aparkatu nahi ezkero, tiketa erosi beharko da.
TAO MERKEA:
- Lerro urdina eta gorria dauzka.
- Ordutegi jarraitua izango du astelehenetik ostiralera: goizeko 09.00etatik arratsaldeko 20.00etara.
- Zapatuetan goizeko 09:00etatik 13:30era.
- Gehienez 90 minututan aparkatuta egon ahalko da.
- Bertan ezingo da aparkatu bertakoentzako txartela erabiliz. Beraz, bertan aparkatu nahi ezkero, tiketa erosi beharko da.
TAO ARRUNTA:
- Lerro urdina da.
- Astelehenetik ostiralera goizeko 09:00etatik 13:30ak arte eta arratsaldeko 15:30etik 20:00etara.
- Zapatu, domeka eta jaiegunetan ez da egongo.
- Gehienez 180 minututan aparkatuta egon ahalko da.
- Arrasaten erroldatutako ibilgailuek tarifa onura bat izango dute, 30 minutukoa aparkaldi bakoitzeko.
- Bertakoentzako txartela izango dutenek TAO arruntean aparkatu ahalko dute, bizi diren barrutian soilik.
- Bertakoentzako txartela izango dutenek denbora mugagabean aparkatuta eduki ahalko dute ibilgailua TAO arruntean.
TAO LUZEA:
- Lerro urdina eta berdea dauzka.
- Astelehenetik ostiralera goizeko 09:00etatik 13:30ak arte eta arratsaldeko 15:30etik 20:00etara.
- Zapatu, domeka eta jaiegunetan ez da egongo.
- Goizeko edo/eta arratsaldeko txanda lortu ahalko dira tiketa erosiz.
- Arrasaten erroldatutako ibilgailuek ez dute izango ezelako tarifa onurarik.
- Bertakoentzako txartela izango dutenek denbora mugagabean aparkatuta eduki ahalko dute ibilgailua TAO luzean, baina bizi diren barrutiko TAO luzean soilik.
BERTAKOENTZAKO TAO:
- Lerro zuria dauka, baita B eta R letrak ere.
- Astelehenetik ostiralera goizeko 09:00etatik 13:30ak arte eta arratsaldeko 15:30etik 20:00etara.
- Zapatu, domeka eta jaiegunetan ez da egongo.
- Bertakoentzako txartela izango dutenek denbora mugagabean aparkatuta eduki ahalko dute ibilgailua bertan.
- Bertakoentzako txartela izango dutenek bizi diren barrutiko Bertakoentzako TAO eremuan aparkatu ahalko dute.
- Hau da, bertakoentzako txartela dutenek ezingo dute aparkatu euren barrutikoak ez diren Bertakoentzako TAO aparkalekuetan.
- Bertakoentzako txartel bakoitza ibilgailu bakar bati lotuta erabili ahalko da.
1) Bertakoentzako TAO txartel arrunta:
- Txartel hau lortzeko ibilgailu zehatz baten jabea izan behar da, baita pertsona fisikoa izatea ere.
- “Arrasateko ohiko bizilaguna” izan behar du, eta erroldatuta egon behar du TAOaren barrutietako batean.
- Turismo bat, turismotik eratorritako ibilgailu bat edo ibilgailu misto moldagarri bat izan behar du.
- Etxebizitza bakoitzeko gehienez bi Bertakoentzako TAO txartel arrunt lortu ahalko dira.
2) Bertakoentzako TAO txartela, komertzioentzat, 1 motakoa:
- Txartel hau lortzeko beharrezkoak izango dira: jarduera ekonomikoa OTAren barruti batean egotea eta jarduera ekonomikoak bere ibilgailua erroldatuta izatea Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergaren Arrasateko Udalaren Erroldan.
- Mota horretako Bertakoentzako txartel bi baino ezin izango dira eskuratu establezimendu bakoitzeko (bi IFZ bakoitzeko).
3) Bertakoentzako TAO txartela, komertzioentzat, 2 motakoa:
- Txartel hau lortzeko beharrezkoak izango dira: jarduera ekonomikoa OTAren barruti batean egotea eta jarduera ekonomikoak bere ibilgailua (jardueraren helbide berean erroldatuta ez egon arren) beste baldintza batzuk betetzea.
- Mota horretako Bertakoentzako txartel bakar bat baino ezin izango da eskuratu establezimendu bakoitzeko (bat IFZ bakoitzeko).
Momentuz (irailaren 2an) ezin dira Bertakoentzako txartelak lortu. Udalak iragarri duenez, erosi ahalko dira “Taokudeak adierazitako tokian eta moduan”. Azkenik, TAOaren inguruko Udalaren Egitasmoak aurreikusten ditu ondoko zigorrak:
- Arau-hauste oso arinagatik: 50 euroko isuna.
- Arau-hauste arinagatik: 100 euroko isuna.
- Arau-hauste larriagatik: 200 euroko isuna.
- Arau-hauste oso larriagatik: 500 € eta 3.000 € arteko isuna.